26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

atasun emozionala eta sinbolikoa emateko dion irizpide sendoaren ondorio dirudi, kanpoko

eraginak izkutatzeko borondate espresoaren ondorio baino areago 136 .

Lizardi olerkigintzan edertasunaren nagusitasunaren garaian, "olerti hutsa"ren garaian idazten ari

bada ere, zenbait idazlek bezala giza sentimentu jator "autentiko"ari edertasunari hainbat balore

ematen dio . Errealitatean sakonduz egiaz batera edertasuna bilatzen du, bere lagun urkoei iritxiko

zaien «pentsamendu eder" horren fruitua eskuratu arte.

Bien arteko oreka horrek Espainiako zenbait idazlerengan garrantzi berezia du, batzuek "Poesia

purua"ren eraginez, giza edo bizitza anekdota olerkitik zeharo desagertzea proposatzen duten aldi

berean, beste zenbaitzuk, Pedro Salinasek bezala, zera esateraino iritxiko dira:

"Estimo en poesía, sobre todo la autenticidad . Luego la belleza . . ."

Lizardik eta Pedro Salinasek oso olerkigintza ezberdina badute ere, bereziki Lizardik hautatu

dituen ardatz poetikoen ondorioz, errealitatearen, anekdotaren aurrean duten jarreran antzekotasunak

ez dira gutxi . Biak ere Ortega y Gasset-ek artearen deshumanizazioaren aldarrikapena egina zuen

garaian, "artea bere giza-anekdotaz" eranztea eskatzen duten garaian, eta olerkiari berari dagokion

beste emoziorik onartzen ez den garaian, Salinasek eta Lizardik bere olerkigintzan endelegua,

ingenioa erabiltzen dute giza-sentimenduetan, bizi izan dutenean sakondu, eta gertakari edo pasadizo

konkretuen sakonean dagoena bilatzen dute : "absolutoari" hurbildu nahi zaizkio bide horretatik.

Itxuraz, Lizardik eta Salivasen olcrkigintzak zerikusirik ez dute, eta ene helburua ez da sakonagora

joatea antzekotasun honetatik abiaturik . Zera bakarrik azpimarratu nahi nutre errealitatearekin duten

harremanari dagokionez eta errealitatean sakontzerakoan endeleguari eta sentimenduari ematen

dioten tratamenduan Leo Spitzer-ek "barne kontzeptismoa" deritzan ezaugarria dutela nagusiena

curen olerkigintzan 137 .

3 .2 . ENDELEGUA ETA SENTIMENDUAREN ARTEKO OREKA .

ERROMANTIZISMOA ETA OLERKI HUTSAREN ARTEKO BIDEA

3 .2 .0 . Sarrera

Lizardik errealitatearekiko harremanean begiei eta bihotzaren ekarriei emaniko lehen mailako

garrantziaz ihardun dugu, hots, Lizardik begiek ikusiari eta bihotzak sentituari ematen zien

batasunaren garrantziaz . Jo dezagun orain errealitatea eta bihotzaren arteko binomioan endeleguak

nolako antolakuntza ezarri behar duen, garaikoen iritziz eta Lizardiren iritziz .

Garaiko olerkigintzan erromantikoentzat bihotzaren sentimendua komunikatzea nagusiena den

era berean, garaikide diren "poesía pura"ren zaleek adimenari lehen mailako betebeharra egozten

diote : sentimentalismoaren eta intelektualismoaaen joerak dira eztabaidan .

136

137

"Primero nadie que hoy en día escriba puede privarse en absoluto de beber en ajenas fuentes, después de los dos mil

y un años que el hombre lleva siendo un animal literato (Perdón, humanidad) .

Segundo : esas mismas flores, aquí y allí cortadas, pueden recibir perfumes originales en el jardin interior a que las

transportó y en que amorosamente las regó el poeta (perdon! Lauaxeta) es que el mismo hecho de entregarse a esa

brega agobiadora de plegar un idioma semivirgen a la exigencia expresiva de altos pensamientos, y de entregarse a

ello por la patria, sin otra ambición, no es ya de por sí bastante . . ." LIZARDI, X . ; "Rumbos Nuevos" (I) in Euzkadi,

1931-12-17, 1 . or. ; K-L 350. or.

Ikus SPITZER, L . in "Una generación poética" in ALONSO, D . Poetas españoles contemporáneos, Gredos, Madrid,

1969, 169- or.(3. arg.)

135

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!