26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

joaten da, eta melodia eta doinu ezberdinetara egokituz joan ahala, "apparence d'annisosylabisme"

izatera heldu da 7 .

1 .1.1 .3. Eten erritmikoaren garrantzia

Haritchelharek finkatua utzi duen euskal metrikaren silabismoaren irizpideaz ihardun du

berriagoki metrikari buruz Patxi Altunak, La versificación de Dechepare izeneko tesian 8 .

"El metro y el ritmo acentual" deritzan atalean, euskal metrikaz eman diren teoria ezberdinen

eta garrantzitsuenen laburpen eta kritika egiten du. Han daude jasoak olerkari ez ezik, metrikaren

arloan teoriko ere izan ziren Oihenarte, Arana-Goiri, Lekuonaren eta Orixeren teoriak, teoriko huts

izan zen Leizaolarenarekin batera .

Zehatz-mehatz jorraturik agertzen dira Patxi Altunaren tesiaren atal honetan euskal metrikaren

oinarrizko unitateari buruzko teoriak eta euskal neurkerak izan behar lituzkeen arauei buruz idatzi

dutenen berri .

Han esanikoa erreferentziatzat harturik beraz, Orixeren teoria jotzen du baliotsuenatzat . Patxi

Altunaren iritziz, euskal metrikaren funtsa ez bait da silaba, ez azentua, erritmoa baizik . Bere teoriak

erritmoan oinarritu izan dituztenak Lekuona eta Orixe izan dira . Lehenengoari buruz ordea,

Haritchelharen iritzi berekoa da, garrantzi guttiko gora-behera batzu aide batera utzirik 9 .

Patxi Altunak hobesten duen Orixeren iritzia Gaztelu poetaren Musika ixilla 10 deituriko obrar¡

eginiko hitzaurrean agertzen da formulaturik, eta teoria haren inguruan Manuel Lekuonak "Orixeren

metrika" deituriko artikulua eskaini zion Orixeri Omenaldi delakoan 11 . Beraz, gu ere formulapen

hari ohartuko gatzaizkio .

Gazteluren Musika ixillaren hitzaurrean Orixek puntua edo errima eta neurria ez direla beharrezko

diosku, etenen bidez ongi markaturiko erritmoa edo "higikera" aski bait da "neurtitzari bere ariurria

emateko " .

"Niretzat etena aski da neurtitzari bere ariurria emateko . Izan ere, zer da igikera edo ttunttuna?

Etenak mugatzen duen mintza-neurrien sailla, neurri ori oso zurruna ez izanik ere . Izketa neurrigabean

ere, asierako azentua emaiten dugu beti, azken silaban ordea, berez du euskerak mintzo borobilagoa ,

ta ez du eskatzen indarrik eman dakion . Au aski da nire aburuz . Ongi auteman zuen Kikeron-ek

"etengabean ez dagoela tuntunik, eta norbaitek beiñere etengabeko arnasa balu, itsusi leukela atergabe

mintzatzea" . Beraz, tuntunak etena du doarik bearrena . ( . . .)

Izkuntza berriekin naasirik, euskaldunak nekez egiten degu bertso bat esateko balio dunik (para

recitar), ozenki esateko, alegia" 12.

Orixeren hitz hauetan antzeman daitekenez, eta 1943-44 urteetan Altube eta Zatarain jaunei

eginiko gutunetan argi agertzen denez, errezitatzeko, ozenki esateko, irakurtzeko balio duen

olerkigintza eta metrika euskaldun baten bila dabil bera, euskarari ongi egokituko zaion erritmoa

7

8

9

Ibidem, 415-417. or.

ALTUNA, P . ; La versificación de Dechepare, Mensajero, Bilbo, 1979 .

"No son las sílabas la unidad métrica del verso vasco, como opinaba Arana-Goiri, y como consecuencia de ello,

sílaba más o menos el verso no se altera ni se quiebra, aunque hemos de añadir que las cláusulas positivas que

complementan y justifican en Lekuona estas dos negativas no son de nuestro agrado ; a saber, que sean los pies

métricos la unidad métrica, y que el verso sea igual sílaba mas o menos, siempre que el número de los pies sea el

mismo . ( .. .)

Lekuona a nuestro parecer se deja llevar por el argumento musical de las melodías. . ." Ibidem, 99 . or .

GOIKOETXEA, J .I., "GAZTELU"; Musika Ixilla, Auñamendi, Donostia, 1963 .

LEKUONA, M . ; "Orixeren metrika" in ORIXE ; Omenaldi, Izarra, Donostia, 1965, 210 . or .

ORIXE; "Itzaurrea" in GOIKOETXEA, J .I."GAZTELU" Musika ixilla, Auñamendi, Donostia, 1963, 48 . or.

1 6 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!