26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ondokoaz, maitasunaz, sufrimenduaz, eta antzerako gai emotiboez mintzatzean ere, ez da negarti,

erromantikoak ziren era berean . Emotiboa bai, baina emotibitate hori zeharka emana dator . Aipatu

ditugun adibideok, horren lekuko izan daitezke . Narrazioaren aria hausten duren bat-bateko irudi

exklamazioek, obserbazioek udazkenean urretxindor adixkidearen hilkizunetara berandu-beldurrez

iraduz doazen txoriak "-egoak ikara -" doazela esatean, emotibitatea sugeritu egiten zaigu, eta

horregatik lortzen du Lizardik hain benetako izatea, erretorika kutsurik ez izatea .

2 .4 .6 . Deiktikoen erreferentea aldatzearen ondoriozko zailtasunak

Lizardiren joskeraren zailtasun berezien artean iluntasunik gehiena sortzen duten kasuak

deikitikoen erreferentea aldatzearen ondoriozkoak ditugu . Aurreko lerro edo ahapaldian

aipaturikoaren erreferentzia, zenbaitetan gertuago dagoen beste batekin kateatzen da irakurleari

ulertze zailtasunak erakarriz .

A) "Irudimena uan giarra, pria,

baiña, ega-baldar baitabil txoria

lurrera-bearka zauri doanean,

orren antzo zian ark oi, maizenean .

Odol eri batek ezetua iduri

beltz ikusbera uan, izukoi, urduri . . ."

(Ag 15-20, 113)

Lehen lerroko uan eta azkenekoak aditzek "hik irudimena giarra uan" eta "hik irudimena beltzikusbera

uan . . ." azaltzen dute . 17 . lerroko bertsoan berriz, "zian" aurkitzean, irakurleak hirugarren

pertsonara igaro delakoan harritu egiten da : "hark, Onuzkik hala oi zian, ega-baldar doan txoriak

bezala" pentsa arazten dio . Baina Lizardik irudimena du oraindik sujetotzat, eta kasu honetan

esaldiaren sujeto ergatiboa, aktiboa bilakaturik, "hi" (Onuzki) era etikoan edo ISnori gisa, jasotzen

du : "Orren antzo,(txori ega-baldarraren antzo), oi zian (irudimenak) egin oi zian (hiri, Onuzkiri) .

B) "Mendea ia betea,

ta ain illaun, gorputz xaar!

Bezak gogoa goien

i bezin ariña,

ta bezat nik nerea,

dei nazatenean,

ezin-itzal-argiruntz

egatzeko diña!"

(BMD 27-34,121)

Testuak interlokutoretzat amona du denbora guztian, "zure aur-jolasak", "zure kalean", "bekizu",

"zagoku " . . . Baina ahapaldi honctan hika mintzatzen zaio "i" bati, tonu aldaketak harridura sortzen

du, lehen lerroetan apostrofatu duen gorpu hilari ari zaiola konturatu arte :

"Bezak (hik gorputz horrek) gogoa goien i bezin ariña,

ta bezat nik nerea (nere arima) dei nazatenean,

ezin-Itzal-Argiruntz egatzeko diña!

Bestalde, lehen aditzak "bezak" gorputzari arima bera bezain arina izan dezala desio dion arren,

bigarrenak "bezat" nik ere badirudi gorputzari zuzendua behar duela, olerkariarenari, esanahiaren

aldetik ordea, gogoaz, arimaz ari dela ulertu behar dugu .

Antzerako elipsi baten ondoriozko zailtasuna du Gure Mintzo olerkiko ahapaldi honek ere :

3 1 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!