26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

-Aztu, biotz orrek 1919ko apirilean .

-Izarkitako sua 1919ko Uztailekoa .

Behin eta berriro darabilen erantzunik gabeko maitasun minduaren gaiaren aldean, badira beste

zenbait gai iraunkor, umorezkoak : Idazkiya (1919ko abuztukoa),eta Oia (1919ko apirilekoa) , edo

erlijiosoak, Jaun errukitsuboi (1917ko abendukoa), Otoitza (1919ko Azaroakoa) .

2.2.1.2. Bigarren epea: iesi joan nahia, kezka, yorana

1919ko zenbait olerkitan helduaroko Lizardiren poemagintza karakteristikoa izango denaren

lehen zantzuak sumatzen dira, eta hori dela eta, trantsiziozko epea dela esan liteke bigarren hau .

Maitasunaren gaia ez da jadanik gai ardatza eta haren aipamena "mundua"ren gainerako gauza

guztien desengainoarekin batera aipatzen hasten da, eta munduak olerkariaren itxaropenak zapuztu

baizik egiten ez dituenez, ideal "handi"agoetan jarri behar ditu begiak : aberria eta Jainkoagan .

Horixe da, Aztu, biyotz orrek poemaren mezua, eta trantsiziozko epe honetako olerkiek gai

sakonetarako zaletasuna eta ausnarketa giro nabariagoa dute .

Euzkera deritzan 1919ko abuztuko poemak eta Amona 1919ko irailekoak badute kidetasunik,

biak esperientzia pertsonal benetakoaren bidetik abiatzen bait dira, gero hain ugaria izango denaren

bidetik alegia, baina lehenengoak irudipenari askatasuna ematen dion neurrian, bigarrenean

errealismoari loturik dihardu .

Aipa ditzagun azkenik, Gaiztuen itzala, 1919ko uztailekoa, eta Igesi deritzan 1919ko abenduko

olerkiak, gerora jarraipena izango duten desengainoaren gaiaren lehen tratamendu argiak dira, gaiak

alegorikoki erabiltzeko joera nabarmentzen hasten delarik . Gaztiaren otoitzak ere barne-kezka eta

urduritasuna adierazten du, batez ere, norberaren bizitzaren zentzuaren bilaketa . .

Aitzolek Lizardiren zeregin literarioez ematen digun irudikapenean, argitaralpen literarioak

lehen epe horretatik aurrera, hau da, 1919tik aurrera 1930ean Errenteriko Olerti Egunean esku hartzen

hasi arteko epean, bestelako ekintzetara emana aritu zenez, isilaldi luze bat izan zela ematen du

aditzera, "durmió su lira durante estos años" 12 esanez .

Halere, eta Lizardiren Euzko Deya aldizkariko lehen epea eta 1930ko Olerti Egunen inguruko

olerki argitaralpenen artean, bada tarteko epe bat, Aitzolek aintzakotzat izan ez duena, hau da

1925ean 1926an eta 1927an egunkarietan, Euzkadi egunerokoan eta Argia astekarian argitara ematen

joan zen obra .

Bigarren epe honek, 1919ko azken poemen artean ikusi ditugun gaien garapena dakar, izan ere,

1925ean Argia astekarian argitaratu zituen hiru olerkietatik bi, 1919an jadanik argitaraturiko biren

berralgitaralpenak dira, apur bat aldaturik : Gastearen otoia (Argia, 1925-6-12) eta Igesi (Argia, 1925-

7-9an berrargitaratua) .

1925ean argitaraturiko hirugarrena Mendi gallurra deritzana da, 1926ko Irailaren 17koa, eta oso

aldaketa gutxiz Biotz-Begietan libururako bigarren olerkitzat hautatu zen Mendi gaiñaren lehen

bertsioa .

1925ean Argia aldizkarian ezagutzera eman zituen hiru olerki hauek, tarteko epe honen esistentziaz

eta garrantziaz oharterazteaz gain, orain arte ezezaguna zen Lizardiren beste ezizen bat ematen digute

ezagutzera, «Txolarre" delakoa, alegia .

Olerki hauek Jose Maria Agirrerenak ote diren zalantzarik ez dago, aide batetik, lehendik

izenpeturiko olerkien bertsio berriak besterik ez direlako azken biak, eta lehenengoa aldiz Biotz-

Begietan libururako hautatu zen bakarretakoa delako . Bestalde, "txolarre" hegaztiaren irudia bere

buruarekin identifikatzen zuela badakigu Parisko txolarrea deritzan eta Erreteriko Olerti sariketara

aurkezturik ezagutzera eman men olerki batean adierazten duelako :

12 AITZOL; Ibidem, 166 . or.

44 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!