26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Azkuek ere, zenbait kantu erdera-kutsukoai egiten zizkion muxiñak, oso ezagunak dira . Olako

giroa zegoan orduan . Gaur gauzak beste era batera irizten ditugu . Itzari bafio pentsamentuari obeto

begiratuaz" 23 .

Aitzolen ustez, aldiz, "Eusko-olertikera berezia" saioan zehar, naturaren irudiaz hasiriko kopla

oldozkun edo gai nagusiarekin jarraitze horrek eusko olertikera bereziaren ezaugarri nagusienetako

bat osa lezake eta horri erreparatu behar diote olerkari berriek "euskal gogoa"ri, euskal arimari

dagokion edertasuna sortu nahi izanez gero .

Lizardik aldiz, ez du euskal olerkigintzan estetika horren bilaketa hainbeste konkretatzen,

lehenago aipaturiko zatitxo batean aitortua du herri-elertiaz:

"Lan ertitsu erritar dituzu, adibidez: noiz ala nork egifia eztakigun abesti marra; olerkari auen,

erri-olerkarien neurtitz edo bertsoak ; pozaldiak jaitzeko erriak asmatu ditun dantzak ; jazkera ; . . .24 .

Baina aintzinako arte sorketa horiek zein ekarri dute, zein garrantzi dute gaur egungo artistentzat?

Galdera honen erantzunean bat datoz Aitzol eta Lizardi, aintzinako eredu horien ekarriak garai

horretan egiten ari diren berpizkunde literarioari odol zaharraren kutsua ekarri behar dio,

aberastasuna dakarkio :

"Orain galdegin zadakezu : ta zertarako erri-ertiarekiko batzarre bat? . . .Ea esan orren elburua . . .

Ona. Gaurko erti landuagoa, naasiagoa, guzitikakoa, odol marrez bizkortzea, asabaen etxeko ats

beroaz kutsatzea. Erti-zuaitz berria antzin-ezeaz bazkatzea; leengo errotiko muskillez bear baitu erri

bakoitzak bere ertia berritu, naiz iñongo txertorik ere edergarritzat artu" 25 .

1 .3. EUSKAL ARIMA ETA ARTEA

Lizardik nahiz Aitzolek Pizkunde aroan dihardute eta une horretako Europa aldeko literaturetan

herri literaturaren ikerketak eta zenbait tekniken berreskuraketak arrakasta izaren ari badira ere,

Aitzol eta Lizardiren kasuan literatur ikerketa, zaletasuna eta aintzakotzat hartzeak badu beste

betebeharrik. Ez da edertasunaren bilaketa hutsa; aintzinako edo herri sustraietan edertasuna ezezik,

esentziak ere bilatzen dituzte . Aitzolek hitzez hitz formulatzen du : "Eusko gogoari dagokion

edertasuna" 26 bilatzen dute .

Lizardik aldiz, ez du olertikera herrikoiaren ekarria aintzinatearekin, gure aurrekoekin lot

gaitzakeen mendutzat baizik ikusten . Ez du eredu egin bakartzat hartzen, Aitzolek bezala, euskal

literaturaren berrikuntzan "lehengo errotiko muskillez" baliatu, baina "beste iñongo txertorik" ere

edergarritzat arbuiatu gabe .

Izan ere, Lizardiren zenbait artikulutan eta bereziki "Nuevos Rumbos" delakoan konkretatuko

den eran, suztatu eta piztu nahi duten euskal olerkigintzaren arloan literatur genero ezberdinei su

ematen ari bait zaizkio, Aitzolek epika, Lizardik aldiz lirika .

Eta azken honi buruz Lizardik oso ideia zehatza bait du, inongo eredurik onartzen ez duena,

Aitzolek 1930 urtean sortu nahi duen euskal genero poetikoaren gaiak, 1933ean idazleei erabil

ditzatela esanez aurkeztuko dizkien euskal olertikera . bereziaren baliapide jatorrak onartuko ez

dituena . Lizardik lirikaren muina beste zerbaitetan bait dakusa:

23

24

25

26

LEKUONA, M . ; "La poesía popular vasca", 272. or .

LIZARDI, X.; "Eusko Ikaskunrzaren bostgarren batzarra", 197. or.

Ibidem.

AITZOL; "Itz-aurrea" In Eusko Olerkiak IV. Ikus 14 . oharra.

92

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!