26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Beren buruari Olerkariak zeritzen belaunaldi edo idazle multzoari, generazio literario gisa

nortasuna emateko ahaleginetan 1950 urtean Jokin Zaitegik eginikoa da lehena eta aipagarriena.

"Atzolen belaunaldia"ren deitura nagusiaz, guda aurreko "olerkari"en multzoa generazio gisa definitu

zuen 197

Jokin Zaitegik izendatu zuen lehen aldiz belaunaldi hau Aitzolen belaunalditzat . Eta honela,

gudaurreko euskal literaturaren historian belaunaldikako sailkapen saioetan lehena burutu zuen .

1950ko artikulu hartan Jokin Zaitegik hala izendatzeko ematen dituen arrazoiak honako hauek

dira :

"Orain arte euskarak izan ditun olerkari garaienak eta bikañenak Aitzol'en baranoan loratu ziran,

nonbait . Alegia, 1930 garren urtetik 1936rarte . Zazpi urteok, benetan, arrigarriak izan zenitun euskelolerkarien

onerako .Nik uste, zazpi urte ok betirako goragarri izango dirala, Eusko-Olertiaren

edestian . Ori dala-ta, nolabait izendatu eta sailkatu bear-eta, aldi ori "Aitzol'en gizaldia" izendatu

dezakegu . Aitzol izan bai-genun guziok eragille eta zirikatzalle, nolarebait . Ta beraren zaifietako

odolez edertu baitzigun guzion euskeltzaletasuna ." 1 98 .

Jokin Zaitegik Aitzolen izenaz bataiaturiko belaunaldiaren azterketa aipagarria egiten du .

Aitzolenen inguruan "loratua" eta "guzien eragile ta zirikatzaile" izateagatik ematen dio Pizkunde

garaiko belaunaldi horri haren izena .

Entsegu labur hori sakonki aztertuz gero, aldiz, badirudi Jokin Zaitegirentzat belaunaldi horrek

dituen hainbat ezaugarri erkidek ematen diola idazle sail horri belaunaldi deitura emateko

arrazoibidea, eta kapitulu honetan aztertuz joan ahala, ezaugarri erkide horiek Aitzolen eraginaren

óndorio ez direla ikusiko da . Haren gidaritzapean Euskaltzaleak erakundeak antolaturiko ekintzetara

bildu ziren idazleak 1930 baino lehenagotik ezagunak ziren, gehienak argitaratzen ari ziren eta

zituzten ezaugarri amankomunetan oinarritzen da Zaitegi belaunaldi gisa zituzten ezaugarriak

nabarmentzeko .

2.4.1 .1 . Belaunaldiaren ezaugarri amankomunak

Jokin Zaitegik berak esaten duenez, edozein literatur historiatan -"elerti-edestietan "- olerkari

eta idazleak sailka bildu ohi dira, beraz Aitzolen deituraz bataiatu duen belaunaldi honen ezaugarri

erkideak aipatzeari ekiten dio .

Aipatzen duen lehen arrazoia kronologikoa da, hain zuzen ere idazle gehientsuenok 1890 urteaz

geroztik jaioak izanaren arrazoia . Lehen arrazoi hauxe da, hain zuzen ere, belaunaldien sailkapenean

aipatu ohi direnetan ohizkoenetakoa .

Bigarrenik aipatzen duena, belaunaldi hartako idazleen kultura maila jasoa da, ikasiak izatearen

ezaugarria alegia .

"Nondik naiko idaztiak irakurtzeko itoak giñan geientsuenak . Batez ere olerti-idaztiak . Parantze,

Germani, Ingalaterra ta Itali'ko olerkarien idaztiak irauli genitun . Españikoak ez orrenbeste" 199 .

Zaitegik beren irakurketak Espainiako literaturaren mugak gainditzen zituela azpimarratzen du,

eta nazioarteko literaturaren eraginpeko literatura egiten .zuten idazleak zirela .

197

198

199

UGALDE, M . ; "Biografía de Aitzol" in Aitzol. Idazlan Guztiak, I ., 67 . or . Euskaltzaindiaren liburutegian

gorderik dagoen izkribu baten aipamena egiten du, euskaraz dagoela dio, izenburua "La generación de Aitzol"

itzultzen duelarik.

ZAITEGI, J ., "ETXETXO" ; "Aitzolen gizaldia" in Eusko Gogoa, I ., 1950, 5-7 . or.

ZAITEGI, J . ; Ibidem, 5. or .

62

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!