26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskaraz egiten saiatzeagatik ezezik, olerkiak egiteagatik beragatik ere, erridikuluak dirudite

olerkariek :

"Esos empedernidos pecadores que vara métrica en ristre y diapasón en mano irrumpen por el

campo de nuestras letras declamando largas series de renglones medidos y rimados para nada de

ordinario interesantes . . ." 42 .

Hauek dira, ezer interesgarririk esateko ez duten bertso-egile horiek dira jende arruntarengan

olerkariaren irudi farregarri hori itsatsi dutenak, baina jende arrunta ez ezik, orokorrean,

abangoardien zereginez Lizardik duen ikuspegia aztertzean ikusiko dugunez, mende hasierako gaia

hau Lizardiren begietan bereziki zaila da olerkarientzat, idazleak "héroes mal estimados" dira, eta

"Axari Beltz"i esaten dion moduan, zibilizazio honek aurrera daraman gobernatzeko joeran jarraitzez

gero, debekatu ere egingo du idazteko zeregin kaltegarria :

"Tenemos la odiosa manía de sentirnos poetas cuando menos falta hace, y nuestros excesos en la

materia -Oh Axari-Betx míranos con clemencia- han llegado en ocasiones hasta la endecha rimada ;

extravío que si las humanas repúblicas hubieran aprendido a gobernarse, y ya no están lejos de ello, con

algún indicio de talento, sería materia de las mas severas sanciones" 43 .

Izan ere, gehienetan modu farregarrian aurkezten duen olerkariaren zaletasun izkutaezina, serioski

ari denean, olerkigintzaz duen ikusmoldean beti dirauen ezaugarria dugu galerazi ezintasuna, ¡a-¡a

kontrolaezintasuna ere dei genezaiokeen barne-indarra da olerkiak egitera daramana. Modu ironikoan

"neurtzeko grinatxoa" deritzana, beste zenbaitetan "erdi-beharra"ren metaforaz jantzi zuen, hots,

barrenean sortu den bizitza berriaz erditzea bezala dela esanez isladatu zuen zehatzenik beretzat

olerkigintza egiteaz Lizardik zuen ikusmoldea eta intuizioa .

"Begi-biotzean zatzaidate sortu" 44 dio ; olerkiak isladatzen dituen sentsazioak, sentimenduak,

irudiak beregan itsatsi dira, olerkariaren borondateak horretan zerikusirik izan ez duelarik . Lizardik

olerkigintzaren ikusmolde honezaz kritikoek haren olerkigintzan antzemango duren naturaltasun

gabezia gezurtatzen du . Esate baterako, Euzkereako " Euzkal elertitzaz" deituriko sail kritikoan,

"Agarel"ek haren olerkiei "kalkulatu"egi izatea salatzen die, naturaltasun eskasia duela . Artifizio

kutsu hori ordea, Lizardik sentimentua eta endeleguaren artean bilatzen duen orekaren fruitu da 45 .

Olerkariak bere aktibitatean duen kontrolagaiztasun hori azpimarratu egiten du sarritan,

barrenean jaulki gabe jasan ez daitekeen indarra da poesia :

"Si la poesía en su más alto concepto, es sobreabundancia de luz y de calor que no se pueden

represar dentro del alma en creación, la época heroica de Sabino nos revelaría, aunque no hubiera

escrito un verso, que allí dentro había un formidable poeta" 46 .

Baina olerkariak bere burua izkutatzera, ezizenak erabiltzera eta inork olerkari deitura ematetik

aide egin nahi izatera daramatzan jarrera horrek badu beste arrazoi nagusi bat, intelektualek goitik

behera begiratuko ote dieten beldurra, beren buruak nabarmentzeko beldurra .

Lizardik Lauaxetak Bide Barrijaki erantsiko "Uarra" delakoan inork olerkari deiturarik ez

diezaiola eman eskatu izanaren arrazoitzat jotzen duena :

42

43

44

45

46

LIZARDI, X. ; "De nuestro mundillo literario" in Euzkadi, 1928-8-30, 1 . or. ; K-L 130-132 . or .

LIZARDI, X. ; "Glosas Triviales" in Euzkadi, 1929-7-31, 1 . or . ; K-L 159. or . Beren buruak gobernatzeko abilezia

zerbait erakutsi duten errepubliken aipamenak XX. mendearen lehen herenean sorturiko totalitarismo

komunistaren eta faszistaren zeharkako aipamena dirudi .

LIZARDI, X.; Biotz Begietan liburuan sarrera bertsoetan .

Ikus II parte honetako 3 .2. puntua.

LIZARDI, X. ; "Sabino poeta" in Euzkadi, 1931-12-25, 1 . or.; K-L 346 . or .

99

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!