26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

0 .

SARRERA ERANSKINETAKO DOKUMENTAZIOAZ

Xabier Lizardiren biografía pertsonala eta poetikoa, nahiz bere garaikide izan ziren olerkarien

belaunaldiko beste askorena behar bezala ezagutu ahal izateko eragozpenak ugariak izan dira .

Alde batetik, gerrate zibilaren eraginak eta haren ondoriozko zentsuraren izuak errotik altxa ditu

literatura azterlearentzat behar beharrezkoak diren baliabideak, hala nola, idazleen eskuizkribuak,

liburutegiak, ikasketa agiriak, etabar; horietako asko, izkutatu beharraren beharrez, sakabanatuak izan

ziren gerra hasierako zalapartan . Senitartekoek eta adiskideek jasorikoak aide batera utzita,

gainerakoak atzerrian hondatu dira behin betiko .

Lehen zailtasuna denboraren joana bera da, Jose María Agirre "Xabier Lizardi" eta bere

belaunaldiko zenbait idazleren kasuan, guda has¡ aurretik hila izana, orain berrogei eta hamazortzi

urte eta bere lankide eta adiskide gertukoenak izan zirenak gudaldian erahilak izana dira lehen

eragozpenak; bestetik, gerra garaian eta gerraostean haien lanek eta jabegoek izan zituzten konnotazio

politikoak zirela eta, dokumentu gehienak ostendu eta are suntsitzea ekarri zituen .

Gutun, eskuizkribu eta bestelako dokumentu pertsonalez gain, argitarazi zituzten liburu, eta

aldizkarietako artikuluen testigantza ere aipagarria dugu . Horiek ere, ordea, oso sakabanaturik izan

ditu azterzeak duela oso gutxirarte ; nekagarria egiten zen haien idazlanen bilketa lana egiteke bait

zegoen hein handi batean, eta egina dagoen kasu urrietan ere bilduma hori aztertzeke bait dago

eskuarki.

Zailtasun hauek gainditzearren osatu nuen Xabier Lizardiren kazetari-lanak izeneko artikulu

bilduma .

Azken hamarkada honetan Lauaxetaren egunkarietako idazlan zenbait eta Aitzolen egunkarietako

artikuluen bilduma egin eta argitaratu izanak berregituratzeko bidean jarri du euskal literaturaren epe

garrantzitsu hori, eta ni abiatu nintzenean baino dokumentaketa aukera ugariagoak eskuratu zaizkio

gaur egungo azterleari .

Berriki, aldiz, Orixeren Idazlan Guztien argitaralpena burutu da azkenik, ikerlariari lehen

mailako aztergaia eskuratu zaiolarik, ene ustez egiteke dagoen haren ideia literarioen nondik-norakoa

finkatzeko .

Bada ordea, Lizardiren kasuan, beste dokumentazio iturri bat, hil berria zelarik jadanik

Aitzolek, 1933ko Yakintza aldizkariaren hirugarren alean "El poeta Xabier de Lizardi" izeneko

artikuluan aipatu zuena :

«Su nutrida correspondencia, clasificada en varias carpetas con el nombre de "Eskutitzak ", es una

documentación inapreciable para esta época del renacimiento euskaldun . Y casi todas esas cartas, las

por el escritas y recibidas, están en su casi totalidad redactadas en euskera" 1 .

Hau da Lizardiren dokumentazio personal horri buruz, jasoa dagoen lehen aipamena eta noten

eskuetan geratua ote zen galderak erantzunik ez du. Jokin Zaitegik 2 , seguraski Aitzolek aipaturiko

gutunen artean zeuden zenbait gutun personal argitaratu zituen, ordea, 1956ean, inolako sarrera

oharrik gabe eta honako izenburu honen pean : "Lizardi eta Larreko ziranek elkarri egin-gutunak ",

Fermin Irigarai "Larreko" eta Lizardik 1929ko urritik hasita, 1930eko abuzturarte elkarri bidaliriko

zenbait eskutitz eman zituen ezagutzera .

Lizardik garai horretan buruan zerabilen Euskal Egunkaria sortzeko languntzaile gisa deitu zuen

Larreko, aldi berean, urte horretan zehar Euskaltzaleak erakundea egiten ari ziren lanen berri ematen

ziolarik .

1

2

"AITZOL"; "El poeta Jose Maria Agirre 'Xabier de Lizardi ' in Yakintza, 1933, III, 163-177. or. Ikus Aitzol.

Idazlan guztiak. Literaturaren inguruan, III, 137 . or.

Euzko Gogoa, 1956 (llbeltza-Otsaila), 94-99 . or.

3 5 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!