26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

liburuaren bidez proiektatu nahi izan zen eredu neurtu eta "osasungarri"ari gehiago dagokiola,

Lizardiren beraren mundu-ikuskera errealari baino .

Lizardiren liburua besteren hautapenak mugatua izan zitekela pentsatzea harrigarri gertatzen da,

gaurregungo ikuspuntutik . Zergatik utzi besteren esku norberaren lan poetikoaren hautaketa,

argitarapena, itzulpena, eta, zenbaitetan baita zenbait zatiren inausketa? Erantzuna inguruari buruzko

erreferentzia eginez bakarrik uler daiteke .

Zaitegik olerkariek Orixe bide-erakusle eta gidari zutela esaten du, eta Orixek berak ere

Lizardiren olerkien artean berak egin zuela hautapena aitortzen duen artikulu berean, beste zenbaitena

ere egin zuela eransten du, Jakakortajarena tarteko zelarik .

Bestalde, berriz, arrazoi zirkunstantzialak ere aintzakotzat hartu behar dira . Estatutuaren aldeko

kanpaina hastear zegoela argitaratu behar izan zuen, euskaldungoaren arreta giro politikoaren

gorabeheretan korapilotua zebilen unean . Garaiko Lizardiren gutunek kanpainaldi politikoarekin

konpetitu beharraren beldurra adierazten dute, eta hain zuzen ere, Lizardik ez bait du bere liburua

besterik gabe, ez zerurako eta ez lurrerako, oharkabean erortzerik nahi .

Liburuaren biltorrian ezarririko hitzak "arroak" dira Lizardiren beraren iritziz, arreta erakarri

nahiz hautatuak dira ; era berean, Orixek egunkarian argitaratu nahi zituen artikuluek eta Lauaxetak

gutunez iragartzen dion iruzkina liburua ezagutzera ematea dute helburutzat . Giroa sortzea .

Ez da jokamolde berria, Lizardik 1927ko kanpainaldiaren hasieran artikulu jorraketa intentsiboa

egiñez irakurlegoarengan "bomba" baten efektua izatea nahi duela esaten du ; giroa berotzea, eragina

sortzea da Etxegarairekin izandako eztabaidan idatziriko artikuluak nahiz "Glosas Triviales" saileko

artikuluetan berariz bilatu duen polemikak eman beharreko frutua .

Liburua argitaratzea egokitu zaion une honetan, aldiz, gauzak gogoz bestera dihoazkio, ez dago

pozik Verdesek prestaturiko lehen inprimaldiaren itxurarekin eta bigarrena eginarazten dio,

Orixeren artikuluen erdiak El Dfako "tcheca"k zentsuratu ditu 23 . . . eta gainera, berak bidaia luze bat

egin beharra dauka liburuaren azken ukituak egiteko aukerarik izan gabe . Horregatik, Orixek prestatu

zizkion itzulpenei egin zizkien zuzenketak, azpioharren bitartez sarrerazi ziren lehen argitaralpenean .

Itzulpenak berak aldatzeko astirik ez, nonbait .

Gerraostean Lizardiren liburuak izaniko harrerak aide batera utzi ditu garaiko gorabehera guzti

hauek . Jakina dago txikikeriak direla horietako asko, eta munta gutxikoak direla obraren balio

intrinsekoari soilik ohartzez gero . Beste zenbait zehaztasun, aldiz, garrantzitsuak dira eta errotik aida

lezakete, ene ustez, Lizardiren olerkigintzaz kritikak duen ikusmoldea . Batez ere modernotasunari

eta garaiko literaturarekiko harremanei dagozkien puntuetan .

Lizardiren poemagintzaren modernotasuna ahalegin pertsonal, guztiz ohartu eta berarizkoaren

ondorio izan zela nabarmenerazten dute dokumentuek, zalantzarik gabe .

Bestetik, Lizardi arteka-martekako olerkari zela frogatzen digute, ez zela Orixe edo Lauaxeta

bezala beren lumaren kontura bizi, horrek berarekin dakartzan muga eta ezintasunekin . Ildo beretik

joaz, formazioari zegokionez, Lizardik ez zuen Orixek, Lauaxetak edo Zaitegik bezalako kultura

humanista eta literario zabalaren panorama eskolan hartu . Bere gisa, osaba literaturzalearen

liburutegia eta oharrez, edo batxilergo eta Zuzenbide ikasketetan eskatzen ziren literatur ezagupenez

gain, berezko joerek, nahiz azkenaldera Orixeren aholkuek bideraturiko irakurketen ondorio da

Lizardiren kultura literarioa . Horregatik esaten du Jautarkolek hil ondoko omenezko artikuluan

ohartzen zuen formazio falta hori osatzeari ekina ziola azken urteetan .

Beste aide batetik, kritika modernoak aintzakotzat hart ez duen puntu bat nabarmenerazten da

Lizardi Pizkundearen ingurumarian kokaturik aztertzean, bere mintzaira poetikoaren iturrietako bat

23 Ikus "Lizardiren eskutitzak" eranskinean Lizardik Lauaxetari eginiko gutuna, 1932-6-6, 61 . Dokumentua .

343

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!