26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aren gerizak erri-baratzak

ezin-ilkor egin ditu ."

(AZB 95-100, 197)

Honen gisakoak ditugu, esate baterako beste hitz-elkartu hauek ere :

"Gezal mugagabez bide-ginyoazen :

bizitza-itsaso otxan barca

goiz-eguzkiaren txinpartez ernea!"

(GM 34-35, 209)

"Gazte otoi luzeetan asi baiño leen

xerbelduxe bait zegon maite-ardoarren

iraulka zebiltzian bazter orotara

begi yakinbearrak, orlen gogara"

(MB 49-52, 283)

Hitz-elkartu hauen egituraren oinarrian [A den B] formula dugu, euskal hitz-elkartu aski arrunten

eskema dena bestalde, "Ama lurra" eredua hartuz "Atributuzko AB izen-elkarteak" izenez ezagutzen

direnak dira eta definizioz bigarren hitza da esanahiaren zama daramana . Lehenak, berriz,

izenondoaren balioa hartzen du. Honen kidekoak genituzke, Hitz elkaketa 3ren arabera : Aita

Jaungoiko, Atso andre, dorre-etxe, otso-zakur, etabar .

Lizardik berak "Andre Lurra"z hitzegiten du Ondargorriren 13 . bertsoan, eta kasu honetan "Ama

Lurra"ren eskema berari jarraituz. Naturaren elementuak eta maila sinbolikoa elkartuz sorturiko

"erri-baratta" eta "oroipen-txoriek" egitura beraren ondorio dirudite .

Honela, Lizardik joera guztiz pertsonalari atxikiz, naturaz euskal gizonak izaniko ikuskerarekin

eta ikuskera hori linguistikoki adierazteko adierazbidearekin egiten du bat, "ilargi amandrea"

ospetsua eta ezagunaren bidetik sortuak dira "Negu agurea" .

Honelako hitz-elkartuak ez dira bereziki arruntak Lizardiren olerkigintzan, baina haren

metaforen joerarik azpimarragarrienetako baten adierazbide direnez, merezi du haien

originalelitatea azpimarratzea, aldi berean euskal pentsakeraren bideari ohartuki atxikirik harturikoa

denez .

Beraz, Lizardik hitz-elkartu hauen bidez, euskaraz ohizkoa den bide morfologikoa darabil, hain

zuzen ere, euskal pentsamentu naturalean dagoen ikuskeraren adierazbide den [A den B] egituraz

baliatuz . Honela, metaforaren ulergarritasuna ziurtatzearekin batean, espresioaren alorrean metafora

bera ahuldu gabe, maila erreala eta sinbolikoaren arteko harremanak argitu egiten du metaforaren

irudiaren indarra . Espresio aldetik ahuldu egin beharrean, metaforan bilbaturiko edo mamituriko

kontzeptu berri bat sortzen du. Ikusi ditugun hitz-elkarketa motetan Lizardik duen joera

metaforizantearen adierazpide egokiak bilakatzen direla ikus daitezke .

2.1 .1.6 Izen sintagma osatzen duten Izen+Izenondo egitura trinkoez osaturiko hitz elkartuak, esate

baterako, tresna egoki zaizkio izen eta izenondo berriak sortzeko :

aur begi-argi anitz (EB 35, 177)

morroi mantal-zuriak (PT 30, 99)

azalez, soin-arrea (PT 40, 99)

auts-irakin/ antzean (XE 59, 67)

ega-baldar baitabil txoria ((Ag 16, 113)

244

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!