26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ohargarri da prosazko zatian Lizardik kontatzen duen "epifania" moduko hura, bisio edo

aluzinazio hark zuen zentzua, han da euskaren hiletetan zegoen irudipen haren aipamenik ez dela egiten

poema honetan . Biotzean min dut olerkiak ez du horrelako interpretaziorik egiteko zantzurik

eskeintzen, nolabait esateko eliz barrenean izandako impresio gogor horren eta sorgorturik maite

zuen amonaren ehorzketa egunean izaniko impresioaren handiak eraginik dagoela adierazten da, baina

azkenean itxaropen eta fede erlijiosoa da oinazea eta egoera sorgor horretatik ateratzen duena .

Egun horretan izaniko bisioak eta amona eta euskararen eriotzari buruz dituen irudipen etsigarriak

beste bi poemetan ageri dira askoz nabarmenago : Asaba zaarren baratza eta Euskal Pizkundea

direlakoetan. Han datu errealak, Lizardiren amona zenaren heriotza eta azken urteetako egoeraren

zantzu konkretuak daude jasorik, baina sinbolizazio mailak alegoria bilakatzen du, 1918ko Euzko

Deya aldizkarian argitaratu zuen Amona ximel maitagarriaren ipuinean bezala .

Biotzean min dut, aldiz, amonaren bizitza eta heriotzaren oroitzapen eta harekiko harremanen

adierazgarri afektibo hutsa da . Ez da bakarra, ordea, 1919ko Euzko Deyan Amona deritzan poeman

eta hil zenean prestatzen ari zen Maitearen apurñoak zeritzan poema nagusian kokatzen den izen

bereko Amona poemak ere tankera han dute. 1919koak iadanik amonaren heriotzaren gertatu

beharraren patuari buruzko ausnarketa egiten du, azken urteetakoak, 1933koak aldiz, berarekiko

harremanei buruz dihardu eta oroitzapen pertsonalez josia dago, janzkera, eginbeharrak, . . .

5 5 8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!