26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

"Gauzak berezko bideetatik atera nai dituzute . Mallak elkarrekin lotuak bear dute, igotzeko

malladirik osatuko ba-da . Gure elertia beste errietakoa ez bezelako eraz azitzea nai zenukete, ta oker

zoazte ortan. Opilla ez da jaikitzen legamirik gabe .

Bafia lenbait-leen aitor dezadan erraz-zale aserrekoiok ere bear-bearreko ta naita-naiezko

zaituztegula . Elerti guzietan agertu izan zerate aurrerazaleci buruzki; urrengo gizaldiek, ordea, ez dute

ukatu izan aal, aien bultzaldi goragarria : akats eta guzti" 88.

Beraz, arestian abangoardiaren lana zedarritu dugunean, hizkuntza literario autonomoa sortzea eta

euskara modernitatean iraun ahal izateko gaitzea zirela helburu nagusiak ondorioztatu badugu,

abanguardia horrek nolakoa izan behar duen aialtzen saiatu gara bigarren urrats honetan .

Lizardik, abangoardia berrizalea, hautsi-zalea, eztabaidatua eta ausarta irudikatzen eta

praktikatzen du, hots, mundu guztiko literaturan izan ohi diren abangoardien pareko eta ez gutxiago .

Estetika berrien, esperimentu zaletasunaren aldezketan eta praktikan, Lizardi bere garaiko gizona

izan zen, eta abangoardiako mogimenduek Lizardigan izan zuten eragin zehatza sumatzea sarritan

nekeza bada ere, ikerketaren, eta estetizismoaren baloraketan mende hasierako arteen giroaren zigilua

antzeman diezaiokegu .

2.3 .2.4. Abangoardia eta eliteak

Lizardik aurreko atal horretan azaldu den bezala, euskal literaturaren normaltasunaren aide

eginiko apostuak ez du bere garaikide askoren oniritzia jasoko . Euskal literatura euskal hizkuntzaren

egoera soziolinguistikoari kateaturik ikusten dutenek eta hizkuntzaren etorkizunean zeregin konkretu

eta berehalakoa duela uste dutenen aldetik iritzi zorrotzak bideratu ziren Lizardiren irizpide eta

praktikaren aurka .

Lauaxetaren Bide Barrijaken argitaralpenaren ondorioz eztabaida irekia gertatu zen Lizardik

bezala abangoardiazko literatura egiten dutenen lanaren inguruan . Hasieran Lauaxetaren aurka

bakarrik, hots, haren olerkiaren zailtasunari buruz bakarrik badihardute ere, gero, Olerti Egunetan

sarituak izaten ari direnak ere zaku berean sartu dituztelarik, Lizardi ere inplikatua gertatzen da

zuzen-zuzenean .

Eztabaidak olerkigintza berriaren hizkuntzaren ulergarritasuna hattzen du ardatz gisa, baina

aurreratu ahala, irakurle gehienek iritxi ezin duten eta beraz duen zailtasun mailagatik elite batentzat

soilik izango den literaturaren inguruko eztabaida bilakatzen da, tartean nabarmen daitezkeelarik,

euskal literatura "normala",hots artearen alorreko, giza-sorkuntza artistikoen alorreko aktibitate bat

ala hizkuntzaren iraupenaren zerbitzu hutsean ote dagoen aldezten duten irizpideak suma

daitezkeelarik . Bidenabarrez, ordea, literatura aldetik interesgarri diren zenbait iritzirekin batean,

garaiko irakurlegoaren urritasunari buruzko kezka ugariak, idazleari liburuak egiten has¡ nahi izanez

gero sortzen zaion galera ekonomikoen zerrenda, saltzen diren liburu kopuru farregarrien berri . . .

suma ditzakegu, olerkarien mogimenduak zuen oinarri sozial ahulegiaren lekuko .

Lizardiri dagokionez, 1931 urteko amaieratik, 1933rarte hedatzen den epean idatziriko lau

artikulu bakarrik aipa daitezke gai honi dagokionez, eta horietan barne egokitasun handiko

kontzepzioa nabari genezake abangoardiaren zernolako eta helburuei dagokienez .

Lizardik ez arroa ez aristokratikoa eta besteak gaitzetsi-zalea ez den abangoardia aldezten du,

horregatik eztabaida literarioetan aide horretatik egiten zaizkion erasoak mingarri zaizkio bereziki,

eta errespetua da beretzat eta bera bezalako "liriko zoro berrizale"entzat eskatzen duena 89 .

Abangoardietan ohizkoa den harrotasuna, hautsizaletasun garratzik duenik ez du onartzen . Lirika

estremu hori eginez inor epatatzeko, harritu eta eskandalizatzeko helbururik ez duela nabarmentzen

88 LIZARDI, X .; "Bide berriak. Bide guztiak?? " in Argia, 565, 1932-2-21, 5 . or . ; K-L 368 . or .

89 Ibidem 5 . or. ; K -L 368 . or.

1 1 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!