26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Etxegarairentzat Eusko Ikaskuntzaren baitan propaganda eta euskararen aldeko kanpainen egile xume

bat baizik 163 .

Lizardiren azken erantzuna "Aitaren erreal bikoak" artikuluaren bidez eman zen ezagutzera. Beren

artean dagoen elkartu-ezina onartzen du eta nolabaiteko azalpena eman beharrez, belaunaldien arteko

konpon-ezinari egozten dio errua . Funtsean Etxegarai jaunak egozten dion gorrikeria, azkarregi ibili

nahia edo erradikaltasuna ukatu egiten ditu Lizardik, elebitasunaren eta hizkuntzaren eskubideen

aldeko baieztapenez. Lizardiren ideiak bere garairako aurreratuak ziren :

"Gorrikeririk gabe, bear-neurrian, elkartu-bearrak ornen dira gure bazkunetan euskera eta erdera .

Guk dioguna berbera . Nun da gure gorrikeria?? "Saski-Naski" seitik batean euskeraz egiteko . . . "Eusko

-Ikaskuntzan ordulaurdentxo batez . . . Gañontzean erderaz . . .

Gure auzia eta katalandarrena ez ornen dira berdin . Egia andia orixe, zaar-samarra izatea . Bi alde

agertzen dira arazo oien artean . Bata: euskeraren bidezkoagoa, beronek añako nortasunik beste

hizkuntzarik batek ere eztulako . Bestea : gure lanaren gaitzagoa, asabaen zabarkeria ta izkeraren

bereiztasuna bere etsai ditula . Bi alde oiek ondoren bakarra behar lukete ekarri : guk, suagoki, aiek

baiflo tinkoago ari izan bearra ; ta ez epelagoki, gertatzen danez" . 164

Garbi dago urte horietako euskararen aldeko ekintza kanpainaren ondorioz, eragile eta "agitador

en el mejor sentido de la palabra" dela Lizardik izan duen funtzioa, Etxegaraik emaniko aholkuz

berea egin eta besterenean ez dadila sar esaten zaio garbi-garbi .

Baina Lizardi ez du polemikak izutzen gehienetan . Alderantziz, eztabaiden ondorioz fruituak

lortu nahi izaten ditu : jendea arazoaren garrantziaz oharteraztea eta erantzunak eragitea, berea nagusi

ikusteko asmo hutsez ez da ari . Esaten duena eginen bitartez ere frogatu nahi du Lizardik, eta esate

baterako, eztabaida guzti honetan euskaraz erantzun die gaztelania hutsezko Bonifazio Etxegarairen

artikuluei . Euskarazkoa argitaratu ondorengo egunean gaztelaniazkoa argitara arazten zuen .

Bestalde, Bonifazio Etxegararairekiko eztabaida honetan Eusko Ikaskuntzaren batzarretan

hitzaldiak euskaraz ere egin daitezela eskatzen aritu denez, Eusko Ikaskuntzaren Deian jasorik

dagoenez, Lizardik berak, "Agirre'tar Joseba Mirena jaunak Batzar Iraunkorrari Agurra" deituriko

hitzaldia zuzendu zion, "Elkar bidean" artikuluan hitzaldi hori Aitzolek egingo zuela amets egin

bazuen ere . Hitzaldi horretan Euskaltzaleak erakundearen izenean zuzentzen zaie eta han harturiko

asmo baten bozeramaile da:

"Azkenik, eta egintza orreri asipena ernan-bearrez, ona zer besterik nik zuei adieraztea agindu

didaten : alegia, zuen batzarre aucun euskeraren otsa entzutea biziki atsegin luketela euskozale orok .

Naikunde ori baditeke odol beroaren ezin-egonak eragiña : orren etsia eztagokigu guri, eskaleoi .

Baña, euskeraren egoitzari buruz, gauz bat badago ukatueziña : alegia, euskera gero ta guzion beroaren

bearrago dala, baño areago jakintsuen, aitor-serneen ta aundikien bero-bearrean" 165 .

Handiki euskaltzaleek Lizardiren ustez jende xehearen gidari izan behar dute, haiei erakutsi ez

dela lotsakizun jende-aurrean euskaraz mintzatzea eta kultur malla guztietarako gai dela erakustea .

Hizkuntza prestijiatzea da helburua eta une horretan Euskaltzaleak erakundeak antolatu dituen beste

163

164

165

" . . .es decir, que si bien me parece plausible la conducta de los euskeltzales prácticos, segun los denomina Lizardi,

lo considero deficiente por su indiferencia entre otras manifestaciones de vasquismos, distintas de las de su

singular aprecio" . ETXEGARAI, B . ; "La labor . . ." in El Día, 1930-10-28, 2 . or .

ETXEGARAI, B .; "La labor . . ." in El Día, 1930-10-28,1 or.

"Ni a los varones estudiosos viene bien el papel de agitador en el mejor y mas noble sentido de la palabra, ni a las

gentes de acción compete el empeño de dedicarse a resolver problemas que requieren una labor reposada y serena .

Cada cual en su esfera debe obtener de su actividad todo el fruto posible, sin exageración de amor propio y sin

jactancia alguna" .

LIZARDI ; "Aitaren erreal bikoak" in El Día, 1930-11-12, 2. or. ; K-L 288 . or.

UZARDI, X. ; "Agirré tar Joseba Mirena Jaunak Batzar Iraunkorrari Agurra" in Eusko Ikaskuntzaren Deia, 48,

1930-9-8 ; K-L 921 . or.

52

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!