26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

estearenaren ohiartzuna izan dezala bilatuz, biak heriotzaren erritualaren barruan kokatuz, eta bien

heriotzaren naturaltasuna azpimarratuz bezala.

Narrazioa hitzez-hitz doa hirugarren ahapaldian, gertakizunak berberak dira, aldatu dena

aditzaren kontatze denbora lehenalditik orainaldira ekartzea izan da, eta kontatzen duena esaldiaren

barruan kokatzeko modua ere aldatua da : 1 ."Egunabarraren lenengo argiyarekin batez" olerkian : egun(

nekez yaio)az bat bilakatzen da eta 2 . leiarkiak> leiarki (lausoz bete)ak bilakatzen dira.

Honelako sintagmak izenlagun moduan erantsiak egon beharko zuketen "nekez yaiotako egunaz

bat" eta "lausoz beteriko leiarkiak", baina era horretara baino adjetibazio poetikoagoa lortzeko

helburuz sartuak dira aposizio eran .

(1917ED)

"Ordunixe ikusi zuenak, ordia, biyotza geldi-erazi ziyon : antxe, gela-barruan, zegoen bere urregereta,

ez utzik baila. . . Bertan lo zegien, Jasai-lasai beste txori batek. . . !baño ederragua, bera baño

abeslari obia zen txori bat, nonbait! . . ':

(1929EE) (1925BB)

Margoz bikaiña; eztarriz abeslaria;

bigundo bigunki, barru gozoan,

zatarretsiaren kaiolan,

lo dago beste txoria . . .

Errukarria! Bein eta berriz, alena!

Nondiko gezi zorro íza

bat-batez eldu zaik egan, biotza

yosteko guztiz zuzena?

Zatarretsia izan den txoriaren ordezkoaren edertasuna, koloreetan antzematen da eta haren

eztarria dira ahapaldiari hasiera ematen diotenak, hiltzera doan txoria lehenengo ahapaldian "ez

margo, ez eztarria/ ederrik gaxoa nekez ezertan" esanez aurkeztu zitzaigun bezala .

Lizardik azpimarratu nahi duen elementu hauen arteko oihartzuna eraikitzen du eta eragin

sinfonikoa, armonia musikala eta semantikoa bilatzen du : bata deskribitzeko erak bestearena

gogoratzen du, txoriaren mogimenduak hostoaren mugimenduaren ohiartzuna aurkitzen du .

Kontakizuna lehenalditik orainaldira aldatua da, esklamazioak ordezkatzen dute txoriaren

sendimenduen adierazpena, eta poetarenak bilakatzen dira, galdera erretorikoak zuzentzen dizkio

txoriari poesian elkarrizketa kidetzat hartzen duelarik . Narrazioko hirugarren pertsona bigarren

bilakatu da .

(1917ED)

Txori arre gaxua!. Leyo-arrigañian erori zan bat-batez, gezi zorrotzen batek, uste-ezta, zauritu

ba'lu bezela . . . Begiyak betiko illunduaz, pustu-nastuta egakiyak, ankatxuak tente, biyurriturik

biatzak, zabalik egoak . . .

(1929EE) (1925BB)

468

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!