26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ibon Sarasolak aipatzen duen 1917ko data baino lehenagoko alerik ez dure ez Euzko Deyak, ez

Jesus en Biotzaren Deyak. Beste bi aldizkariek, ordea, bai . Dakigunez, Euskal Erria aldizkaria, Jose

Manterolak fundatu zuen 1880an, eta Euskal Esnalea aldiz, Gregorio Mujikak suztatu zuen 1908an

fundatu eta 1933an izkutatu zen arte .

Bi aldizkari hauek literatur idazlanak eskaintzeko ohitura zutenez, garaiko olerkarien mintzabide

ia bakartzat jo ditzakegu mende hasierako epe honetan olerki liburuak oso bakanak izan bait ziren .

Aldizkari hauetan azaltzen diren izenpeen artean bat nabaritzen dut bereziki, "sistema berri"aren

araudiaren jarraitzailetzat, Zarauzko Arruti eta Olaizola'tar Andoni Aba delakoa .

Andoni Arrutiren izena 1913ko Tolosako olerti sariketa batean, "Ola-gizona" deituriko olerkiaz

saridun gertatu zelako eman zen ezagutzera Euskal Esnalea aldizkarian.

Hain zuzen ere, 1913ko olerki horretantxe nabari dira lehen aldiz, Sabino Aranaren arau

metrikoak praktikara ekarrita .

Zenbaitetan zalantzak sor ditzake, esate baterako, "eta" konjuntzioak hurrengo hitzaren

hasierarekin sinalefa osatzen duenean, Andoni Arrutik "t"'apostrofoa erabiltzeko ohitura bait du .

1917z geroztik Sabino Aranaren arauak erabiltzen zituztenak aldiz, "eta" konjuntzioak hurrengo

hitzarekin sinalefà onartua osatzen zuenean osorik idazten zuten, eta bestela zenean aldiz, apostrofez .

Andoni Arrutiren joera hau ordea, Mujikak suztaturiko aldizkarietan erabiltzen zen ortografiaren

arauerakoa denez, haren ondoriotzat jo genezake .

Aipatu ditugun aldizkarietan Andoni Arrutiren idazlanak 1913-1919 bitartekoak dira, hau da,

1913an Tolosako Euskal Jaietako lehen saria irabazi zuenetik 1919an hil zen arterainokoak 22 .

Goi-mailako ikasketak zituen idazlea zenez, Arrutiren olerkietan metrika landua, neurtua eta

arautua aurki dezakegu, eskola aranazalearen eraginez hedatzen hasia zen hiztegi berriarekin batean . Ez

dezakegu Arrutiren idazlanetan bere garaian ohizkoa zen bertsogintzan oinarrituriko olerkigintzaren

zantzurik aurki . Ahapaldiak landuak, berriak, ez-ohizkoak dira, hizkera garbizalea, zaindua . . .

Euskal Esnalea (181, 1919(1)) "Zugana" poema argitaratuz batera, Arrutiren olerki argitaratuen

zerrenda ematen du, Euskal Esnalea eta Euskal Erria aldizkarietan argitaratzen zituela argituz .

Bestalde, "Ola-gizona" olerkian benetan Sabino Aranaren arauak erabiltzen ari ote den zalantzak

garbitu egiten dira, arauak betetzeko ahaleginak egitura sintaktiko berezi samarrak sortu arazten bait

dizkio . Oeerki honen ahapaldi egitura honako hau da 19-5-9-10-5-9 . Errima berriz, a-a-b-c-c-b 23 .

Sarasolak "sistema berria" deitu duen neurkera sistemaren arauak betetzearren, ikus ahapaldi

honetan egiten duen sintaxi bihurketa :

22

23

"Garbitutzeko baso zatarra

Kentzeko Jarra

Burnia dute bear oso

Ikazkin eta nekazariak

Gizon guztiak

Bizi badute nai eroso"

Euskaraz ohizkoa den ordenaz esan izan balu "bizi nai badute eroso" zortzi silabatakoa izango

zatekeen "badute-eroso" hitzek sinalefa egin beharko bait zuten .

Andoni Arruti, Luis Villasantek Historia de la Literatura mascan (316-317 . or .) dioenez, zarauztarra zen 1884an

jaioa eta frantziskotarren ordenan bere ikasketak egina . Ikasketetarako zuen jaiera bereziak Erromara eraman

zuten eta Oliteko Idazki Sagaratuetarako katedradun ere bai, baina oso gaztetan itsutu eta Zarautzen eta Tolosan

igaro zituen bere azken urteak. Arrutiren formazioaren ondorioz, Arruti berezko euskara jatorraren jabe izateak

olerkari klasiko eta argien artean kokatzen du .

Villasantek dioenez, olerki honen zati bat "Homenaje a la seráfica Provincia de Cantabria" delakoaren 177 . or.

eta P. Onaindiaren Antologiaren 814 . or. daude argitaraturik (Ikus Historia de la Literatura Vasca, 317 . or.)

1 67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!