26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kopla zaharrei buruzko eta bihurkiari buruzko xehetasun hauek erakus diezagukete, literatur

prezeptiba orokorrak izan ditzakeela lege bereziak Euskal Herriko herri literaturan, eta besteak beste

erromantzeen alor mugatuan .

Juan Mari Lekuonak lehen sailekotzat jo dituenen teknikaz eginikoa dugu Lizardiren Agur

olerkian bosgarren eta seigarren ahapaldi laburraren arteko lotura, Lizardik ez du, ordea, lerro osoa

errepikatzen juntagailuaren erabiltzeko modua ezberdina delarik :

"Gaberik gabeen-gaupean bai'ago ;

gaztetzaro-ogitik yakide ninduken

onen onginaia ezpaituk siñisten ;

ai, nik aal-banezaik, nik aal (eztiago

loak ar-basoan illargia baiño)

ene oiu au sar biotz illeraiño!

Ene oiu au sar ta biotza biztu,

ia itzal-yauregian giz-argia izetu!"

(Ag 21-28, 114)

1930ekotzat dataturik dagoen olerki honetan bihurkiaren teknika bereganatua eta bere erara

moldatua darabil Lizardik. 1927kotzat agertzen den Neskaix urdin-Yantzia delakoan berriz, modu

klasikoagoan darabil teknika hau olerkiaren lehen ahapaldiaren barruan :

"Udaberri, uste-ezik,

arki dut basoan .

Neskatxa da, ta urdiñez

yantzita ziyoan .

Urdiña yazkia, ta

begia areago :

alakorik itsaso

barean ez dago " .

(NUY 1-8, 83)

Errepikapen modu honezaz Lizardik enfasi berezia lortu du neskaren soineko eta begien

urdintasunaren intentsitatea adierazterakoan, konparazio hiperbolikoaz borobiltzen duelarik

urdintasun horren sakontasuna .

Adibide honetan ikusi dugu Lekuonak bigarren sailekoen artean aipatu dituen bihurki egiturak .

Badira, ordea, Lizardiren olerkietan bihurkiaren teknikaren antzeko diruditen errepikapen moeta

zenbait, baina zerbait erantsia dutenak, alegia, errepikatzen den sintagma ordenaz aldatua,

"gurutzatua" ematen du:

"Aapaldiak elkarren ondoren

yalki ta uso zuri antzean zetozen

itzuli, itxaso urdiña zear,

mokoan, edergai, basoaren abar .

Itzuli zetozen aapaldiak;

itzuli zetozen nere uso txuriak

Aberriarentzat damesgun

legor gizenetik, yai-ostoa lagun . . ."

(GM 41-48, 209-210)

2 1 5

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!