26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2.1 .3 . Atzizki eratorleaz soilduriko lexemak

2.1 .3.0. Sarrera

Morfologiaren, eta bereziki, lexikologiaren alor honetan deskribatu ditugun joera

morfologikoen artean badugu azken puntu bat zalantzarik gabe aurreko joera horien bide beretik

doana, hots, hizkuntzaren ahalbide adierazkorrak ahalik eta gehien profitatzearen bidetik jotzen

duena: Atzizki eratorleak erabiltzeari ihes egiten dioten kasuak ditugu hirugarren atal honetan

aipagarri .

Arreta berezia merezi du, nire ustez, orokorrean hitzaren balore semantikoa abstraktua

bilakatzeko, edo kategoria gramatikala aldatuz perpausaren barruan beste funtzio bat betetzeko

atzizki eratorleez baliatzeko gaur egungo euskaldunek dugun joerari Lizardik uko egiten dion kasuen

sailak .

Esate baterako, eta jadanik aipatua dugun adibide bati helduz, euskaldun arrunt batek "oroipentxoriek",

"erri-baratzak" edo "bizitza-itsaso" bezalako adibideen aldean "itxaro-kabi" delakoak

zerbait berezia duela antzematen du: "itxaro" hitzari atzizki eratorlea kendu dio, eratorketa berriari

ekiterakoan .

Arrazoia neurria duela esan ahal izango genuke, eta salbuespentzat jo . Baina hitz-elkarketak

eskaintzen dituen laburtzeko aukeren artean osagaietako bakoitzaren atzizki eratorleak kentzea

agertzen ez den arren, Lizardik arau morfologiko hau makinatxo bat aldiz hausten du, atzizki

eratorlerik gabeko lexemaz soilik osaturiko hitzaren aldeko joera duela ikusiko dugu .

Beraz, Lizardik eratorketa eta hitz-elkarketak euskal morfologia behartu egingo badu ere,

adibide honen kasuan "itxaro" lehen osagaia bera bakarrik doanean ere atzizkirik gabe erabili izan

zuen .

Esate baterako, beste testuinguru batean ere aurkitzen dugu izen abstraktoaren balioaz eta

atzizkirik gabe :

eta

2.1 .3.1 . Kasurik aipagarrienak

"batak itxaro, besteak berpizte,

irugarrenak bizitza indar bete"

(OG 55-6, 169)

"emeki duk ixxaroz

piztu garai-larre"

(101 5-6, 199)

Atzizki eratorleaz soilduriko izenen esanahi semantiko eta funtzio sintaktikoen aldaketak

erakusten dituzten kasuak honako hauek dira:

Zenbaitetan Lizardik, "itxaro" hitzaren kasuan ikusi dugun bezala, atzizki osoa isilerazten du,

batez ere hitzaren kategoria gramatikala izena eta izenondoaren esparrutik ateratzen ez denean eta

abstrakzio maila denean auzia, hots, izenondoak adierazten duen kualitatea kontzeptu abstraktoa

bilakatzea denean amzoa .

Horrela, "-tasun" bezalako atzizkirik gabeko eta izen balioa duten zenbait izenondo izen

bilakaturik aurki daitezke :

A) "txori gaxoei aztu

gau latzaren urbil" (101 45-46, 201)

B) "Itz ori, soilki, zaarrak dit ondu

ardoa oi-dun bezela" (BMD 44, 189)

C) "otsaren zaka rez izu-ikara nintzen" (GM 8, 207)

250

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!