26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1925ekotzat dataturik eta Biotz-begietan liburuan agerturiko bertsioa eta Argia aldizkarian

argitaratu zuenaren artean, hain zuzen ere, leloa osatzen duen ahapalditxo honetan aldakuntza zenbait

egin zituen, errepikapenaren balore erritmikoari eragiten diotenak .

Lehen bertsioan ez da jaiotzedunak/ belenzaleak/ gabon-zaleak aldaketa-mailaketa ematen,

hiruetan "Jaiotz-zaleak" jartzen du, beraz, leloaren barruko aldaketa bakarra laugarren lerroan zegoen

hasierako bertsioan : "begirunez/ sari-ustez/ ezin-etsiz"en bidez intentsitatean lortzen duen goranzko

mailaketa, alegia .

Berez, ez da esanahiaren aldetik aldaketarik gertatzen bertsio batetik bestera, baina intentsitatea

irabazi du bigarren bertsioan . Begirunez hasirikoek saria espero dutela adierazten dute eta azkenean

insistentzia gogorraren ondoren, "ezin-etsia" dutela esaten dure.

Jaiotzatik Belenera eta handik Gabonera berriz zabalagotze eta orokortze bilakaera gertatzen

dela esan daiteke eta, beraz, Lizardik leloa errepikapen hutsaren efektu musikalaz baliatuz, efektu

adierazkorragoetara, espresiboagoetara bideratzen da, Biotzean min duten lortzen duen maisutasuna

lortzeraino . Xabiertxoren eriotzaren bi bertsioek bilakabide, teknikez baliatze eta trebatze bide

horren erakusgarri bilakatzen dira .

D) Errepikapenen artean tankera berezia duten hirugarren sail bateko adibideak bihurkia deitu

ohi direnak dira.

Bihurkia deitzen den baliabide hau, funtsean errepikatze bat litzateke, "ritornello" gisako bat,

esaera bera birresatea . Errepikatze hau askotan juntagailu baten laguntzaz egiten da. Juan Mari

Lekuonak Ahozko Euskal Literatura 83 hiru bihurki egitura aurkezten dizkigu "Santa Klararen koplak"

aztertuz :

1 .- Aurreko koplaren azkenengo bertso-errenka hurrengo koplaren lehenengo errenkan errepikatuz .

Esaterako, ahapaldiaren amaieran "urre gorrizko bizarra" esaldiaz amaitu delarik, hurrengo kopla

"urre gorrizko bizarra eta . . ." hasiz .

2 .- Kopla baten barruan, bigarren bertso errenka hirugarrenean errepikatuz :

"Amazazpi urtetan

moja sartu ziñan

moja sartuta bere

kiara izan ziñan ."

3 .- Kopla berberaren barruan lehenengo bertso errenka hirugarrenean errepikatzea :

"Ogi bakar batekin

zitun janaritu

ogi bakar batekin

erdia gelditu ."

Bihurkiek literatura aldetik duten zeregina ikusteko alderdi bat baino gehiago azpimarratu

beharko genituzke . Lehenengo errepikatze-modua kopla baten bukaerarekin bestea hastea,

oroitzapenari laguntzeko bidea izan daiteke . Ahoz erromantzea abesten duenaren lagungarri .

Koplaren barnera sartu denean, berriz, bihurkiak enfasi bat, kontraste bat, garrantzizko idearen batedo

markatzeko balio du".

Esan daiteke, noski, bihurkiak joskera-indarra ere baduela . Perpausa konposatuen esanahia

indartzen duela esan dezakegu juntagailuaren garrantzia adieraziz . Galdetuz errepikatzen denean,

galderazko aditza elipsi eran joan ohi da, galderaren garrantzia azpimarratuz .

83 LEKUONA, J.M . ; Ahozzko Euskal Literatura, Erein, Donostia, 1982, 86-87. or .

2 14

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!