26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1 .4.5.2 Anaforak

Aliterazioetan bokale edo silaben arteko bertsotik bertsorako paralelotasunaren arloan aurrera

pausu bat bezala da, anaforak formula sintaktiko edo sintagma oso baten errepikapena aurkezten du

bertso hasieran . Hotsetara mugatu beharrean semantikaren aldetiko paralelotasunean oinarritzen da.

Irakurlearengan lehengo melodiaren oihartzunaren bitartez, zentzuaren aldetiko harremana ere

gogoratzen du.

Adibide gisa Mendigaina olerkia aipa daiteke erritmoa markatzeko hautatu duen baliapide

nagusia anafora delarik. Ahapaldi gehienak anafora batez sarrerazirik daude :

"Oi, udaberri goizez

mendiaren gallurra! . . .

Oi aren ametsezko

zorakortasuna! . . .

`Zein ezkutuzko indarrez,

zein atseden egarriz,

zein gorago-yoranez,

narakark igana? . . ."

Egiz maitagarriak

dituk ire basoetan?

Egiz duk arnaskai bat

ezilkortzen duna?

Egiz, eguzkiaren

lendabiziko muñaz

sortzen duk zorunaren

lore ezezaguna? . . .

(MG 5-20, 35)

Anaforaz baliatze honetaz gain, olerki osoak badu intentsitatea indartzen duen beste errepika bat

ere, galdera egiturarena alegia . Bestalde, berriz, olerkia ireki eta itxi egiten duten ahapaldiak bat eta

bera dira . Beraz, 1920an dataturiko olerki hauxe da egituraketa erritmikoari dagokionez eredurik

garbienetakoa eta goiztiarrenetakoa, 1919kotzat azaltzen zaigun Oian zenbait anafora erabilirik ikus

badaitezke ere, irakurlea lozorroan sartu edo leloaren zurruntasunean sartu ondoren, hors, hitzek

adierazten duten ametsean sartu ondoren, anaforaren hausturak efektu umoretsua bilatzen du kasu

honetan olerkiaren taxuera nagusiaren hildotik :

" . . .Ames dagit, basoan

il nauela, parreaz,

maitagarri batek

ta gozorik, illeta

abesten didatela

berreun mila lorek . . .

. . .Ames dagit nautela

tximirritek eortzi

abaraska baten,

ta ilobia, lasaki

ta ixilka ari naizela

para-parra jaten . . .

2 10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!