26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eta hitzen forma "standard"a ematen saiatzen da . Aldeak argi eta garbi nabari daitezke edizio

kritikoan 1926ko berrargitaralpenei ohartuz gero .

Azken urteetan berriz, 1926tik aurrerako lan berrietan "Gipuzkera osotua" erabiltzen bait du,

Lapurdiko euskalkiaren kutsu gero eta nabariagoaz .

Lizardik eta Orixek bide bera onetsi zuten euskararen baterakuntzari zegokionez, Sabinoren

joerak aide batera utziz, Azkueren "gipuzkera osotua" edo Euskaltzaindiaren ortografía erabakiak

onartuz, lexikoaren aldetik eta hitzen forma osoak idazterakoan, lapurteraren bidea, lapurtera

klasikoaren eredua bereganatu zuten, ortografiari izan ezik .

"Crear un dialecto central literario, fué también una de sus aspiraciones . Sentía una especial

predilección por el labortano . ( . . .) Poco a poco iba extrayendo de los escritores y del habla corriente

labortana frases y expresiones, que después, se han infiltrado en el gipuzkoano y en el bizkaino

inclusive" 177 .

Orixeren joera lapurterazalea Axularrek bezala, hitzak bere osoan eta bere zaharrean idaztera

mugatzen bada ere, Lizardiren kasuan eragina areagokoa da, hiztegiaren aldetik eta zenbait egitura

sintaktikoren erabileraren aldetik Orixek baino joera nabariagoa dauka, honengan euskalki nafarraren

indarra sendoa bait da eta baita gramatikalari jaioa izatearen ondoriozko asmaketak egiteko joera

ere .

Nola nahi ere den, ahoskatzerakoan euskalkiek dituzten fonetismoak grafiaz idazteko joera

gaindituz, hitzen forma osoak berreskuratuz, eta idazle klasikoen idazlanak ezagutuz eta profitatuz,

Lizardik eta Orixek garbizaletasunaren mendebalak euskeraren baitan, nahiz Sabino Aranaren

bidetik, nahiz Azkuerenetik euskal literatura idatziaren tradiziotik urruntzeko joera zuzendu zuten,

hizkuntza mintzatu biziaren ekarriari berea aitortuz .

2.3 .3.3. Hizkuntz eredua auzigai: Kirikiño sariarekiko auzia. Batasun ortografikoaren auzia

Lizardi euskaltzale eta jelkide izanik, Sabino Aranaren hizkuntz ereduetatik urruntzeak gorabehera

zenbait erakarri zizkion, eta bi "auzi" aipatuko ditugu hemen gaia konkretatzeko : lehenik,

Kirikiño saria eratzerakoan sortu ziren tirabiren atzean zeuden irizpide linguistikoekiko arazoa, eta

bigarrenik, batasun ortografikoari buruzko planteamentu konkretoen inguruko arazoa .

A.- Kirikiño sanaren iraspenaren gaia

Irizpide linguistikoen arloan Lizardik, eta orokorrean "Euskaltzaleak" erakundeak zituen joerak

izan ziren Kirikiño sariarekiko arazoaren ardatz . Lizardik Eusko Ikaskuntza elkartearen baitan aurrera

eramandako hiru ekintza nagusienen artean "Kirikiño" sanaren iraspenaren gaia aipatua dugu, baina

hizkuntz ereduen gaiarekiko harremanetan aipatuko dugu orain hemen .

"Kirikiño" idazle mañariarrak hainbat urtetan bere esku izandako Euzkadi egunkariaren euskal

orna utzi eta bere herrira erretiratu zenean, Lizardik eta Eusko Ikaskuntzako beste zenbait kidek

euskal idazleei bihotz emateko, eta egunkarietan euskal idazleen lanak ugaldu eta hobetzeko asmoz,

herri harpidetzaz osaturiko literatur sari bat antolatzea pentsatu zuten urteko kazetari idazlanik

hoberenarentzat .

"Un heroe mal estimado" 178 deritzan artikuluan euskal idazleak suztatzeko literatur sari bat

irasteko proposamena luzatu zuen Lizardik, "institución de un premio literario de importancia"

177 AITZOL ; "El poeta Jose María Agirre . Xabier de Lizardi", 175 . or. Orixek "Eusko Olerkiak . Biotz Begietan . Lo

clásico y lo moderno" (Euzkadi, 1932-4-26) gauza bera azaltzen du :

"Su euskera, dialectalmente gipuzkoano, toende al nabarro-labortano en su composición gramatical . Tiene gran

instinto lingüístico haciendo dar a la lengua lo que ella da de sí . [ 1 A un mismo tiempo ha sido cultivador

constante y cariñoso de nuestra lengua y de la literatura. En ésta ha sido autodidacto, y en aquella se ha aprovechado

hasta de las últimas migajas que escapaban a escritores modestos o ilustrados . Un buen día, hace unos cinco años,

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!