26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

famatu bat gogorazten dute, haren nortasunaren erakusgarri . Beste zenbaiten artean Zeletak

"Lizardi'tar Xabier (g.b .)" izenburuaz argitaratu zuen artikuluan jasoa dugu :

«Aitatu dogun Durangoko itzaldi aberkoi eta mamitsu artan azaldu zigunez, "Diktadura"ko aldi

lotsagarri artan min ematen zion abertzaletasun-aldez lanik ezin egin izateak, eta egun batez Aberrialdez

lanean jarraitzeko bide bat arkitu nayaz bere lagun batzuen artean onela mintzatu ornen zan :

"Ezin genezakek abertzale bidetik jo, PRIMO-k eragozten digulako . Euskera bidez jo dezagun" 64 .

Aitzolek ere El Dían martxoaren 14ean argitaratu zuen "El patriota, el poeta, el cristiano"

izenburua zuen artikuluan pasadizo hori bera kontatzen du, esanez, Lizardik seinalaturiko bide

kulturalari jarraitzeko sortu zela Euskaltzaleak taldea 1927an .

Euskaltzaleak erakundea Lizardik berak parte hartu ez zuen Elgoibarko eta Motrikuko Euskal

Jaien jarraipen gisa 1927an Arrasaten ospatu zen Euskararen Eguna delakoan sortu zen . Lizardik, antza

denez, Arrasatekoan hartu zuen Euskaltzaleak erakundearen barruan hurrengo urteetan izango zuen

propaganda kanpainak antolatzeko ardura .

"Atar¡ jarduna" artikuluan esaten duenez :

"Arrasatekoaren hotsak berbiztu nindun, ni beñipein . Arrezkero euskal-egunetan egotzi zitzaidan

zeregiñik aski" 65 .

1927-1933 urteen artean eginiko aspergabeko ekintza lekuko izan ziren lagunek idatziriko hilondoko

artikuluez gain, zeregin honi eskainiriko ordu eta orduen frogantza dira egunkarietako eta

aldizkarietako hainbat artikulu .

1 .2 .3 . Bizitzaren alderdi garratzak

Bienbitartean, arlo pertsonalean zenbait gora-behera gertatuak dira . 1927ko pertsonalitate

ekintzale eta suhar horrek alderdi ilunak zituen bizitza pertsonalaren arlora begiratuz gero, 1926-

27ko olerki bakanek bakarrik isladatzen duten goibeltasuna zen nagusi .

Ordurarte bere ezkontzaren fruitu bizi bakarra zen Xabier haurra 1925eko Eguberrietan hil

zitzaion . Hari eskeini zion hurrengo urtean Xabiertxo'ren eriotza olerki hunkigarria eta gai bereko

Zeru Azpia moldatu frantsesezko Besse de Larzes poema orijinalean oinarriturik .

Hiru une geroago aldiz, egunkarietako kanpaina ekintza abiatua zuelarik, gaisoaldi gogor batek

hil zorian eduki zuen bera 1928 . urtearen bukaera aidera . Adiskide zuen "Mendi-Lauta" idazleak

eman zuen Euzkadi egunkarian gaisoaldi honen berri Zarauzko kronikan "Lizardi'tar Xabier gexorik"

artikuluaren bidez :

"Gaur arratsaldean ikertzeko asmoan jun naiz bere etxera . Galdetu det beratzaz eta arpegi

zurbilduaz erantzun dit bere anayak. Gexorik dago, oean arkitzen da . Gaur ikurtun deunak artu ditu .

Zinetsi eziñik edo nengoan oroiturik orain egun gutxi irakurri nubela bere idazkai mamitsu bat eta

biotz-atsekabe ikara sartu zait bat batean ainbeste maite detan aiskidearen izpar ituna entzunik . Gexo

gogorra daukala esan didate, baño osagilleak itxaropena eman dute aterako dala" 66 .

Euzkadi egunkarian Zarauzko berri ematen zuen "Mendi-Lauta" idazleak berak azaldu zuen

gaisoaldi hori zela eta, Tolosako Ziaurriz sendagileak Zarautza joateko aholkatu ziola Lizardiri

itsasoko haizeaz susper zedin .

"Lizardi gure artean" izenburuaz argitaratu zuen Mendi-Lautak Lizardih Zarautzen egin zuen

egonaldiaren kronika:

64

65

66

GARMENDIA, J . ; "ZELETA" ; "Lizardi'tar Xabier (g.b .)" in Argia, 625, 1933-3-26, 2 . or.

LIZARDI, X .; "Atarijarduna' in El Dfa, 1931-12-16, 6 . or. ; K-L 353-354. or .

ARRUTI, D ., "MENDI-LAUTA"; "Lizardi'tar Xabier gexorik" in Euzkadi, 1928-11-11, 6 . or .

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!