26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Alde honetatik ere euskal olerkigintzak eragozpen handia zuen urritasunaren aldetik,

"geientsuenik amar silabadun itz-neurtizkera lo-argarria erabilli oi zan" 207 .

Olerkarien lanetan isladatzen den errealitate bat da hau, eta froga zehatzak ematerakoan gure

lanari mugak jartzearren, Lizardiren ahapaldi berrien aipamena egitera lotu beharko bagatzaizkio

ere, aski da Eusko Olerti Jaietako obrak, Lauaxeta, Orixe eta Zaitegi berarenak irakurtzea

ahapaldien barietatean belaunaldi honetako idazleek egindako ahalegina sumatzeko . Beraz puntu

honetara itzul gaitezke Lizardiren ahapaldien azterketa egin dezagunean .

Ahapaldiez gain, errima egiterakoan, hiztegi urritasunak eta bestalde ohizko errima erraz eta

baldanen errepikapen amaigabeak salatu zituen Zaitegik .

"Beraz, itz-neurtizkera eraberritu bear zuten» 208 .

Metrikaren berrikuntza, errima edo "itz-erorkera"ri dagokionez, hiztegi ugalketatik zetorren,

horretaz gai, idazleok, berak dioenez, "itz erorkerari garrantzi aundia ematen zioten eta itz-erorkera

zail, bakan eta oitu-ezen irrika ari ziran " .

Lizardiren metrika alorra azter dezagunean, ikusiko dugu, hain zuzen ere, metrikaren barruan

errimak garrantzi berezia duela, baina erritmoaren parte den aldetik, eta ez apaingarri edo osagarri

bakan gisa . .

Orokorki mintzaturik, zalantzarik ez dago autore hauen eta aurreko belaunaldietakoen artean

ezberdintasun nabaria dagoela metrikari dagokiolarik, hain zuzen ere, metrika kultoaren adierazgarri

nagusienetarikotzat jotzen bait da, eta, hain zuzen ere, perfekzio teknikoaren bidean Europa guztiko

olerkariek baloratu dutenaren bidetik jarraitu besterik ez bait dute egiten .

Metrika aldetiko eraberritze honen frogatzat aipatzen ditu Lizardiren zenbait ahapaldi, zehazki

esanik Baso-Itzal eta Izotz-ondoko Iguzki olerkietatik harturikoak, Lauaxetaren Maitale Kutuna,

Orixeren Itzai zekena eta Zaitegiren beraren Euskel-kanta atzerrian eta Artzaiarena olerkikoak .

Azterketari amaiera emateko, belaunaldi horretako partaiderik aipagarrienen goresmena egin zuen,

Lizardi, Lauaxeta eta Orixerena, batik bat, eta ondoren Yauregi, Loramendi eta Tapia-Perurena .

Zaitegik Olerkarien belaunaldiari Aitzolen deitura emateko aurkezten dituen frogek

belaunaldiak nortasunik baduela frogatzen dute, ezaugarri eta helburu erkideak bazituztela erakusten

du eta nolabait Pizkunde aroko idazle hauen poetika orokor baten berri ematen digu, oso

ineteresgarria da alde horretatik. Baina, idazle hauei batasuna eman ziena, suztatu zituenaren deitura

ematekk Euskaltzaleak erakundeak 1927-1936 arrean garaturiko aktibitateak kohesioa eman izanak

garrantzi berezia duela azaltzen digu .

Ondoren azalduko dugunez, 1927-30 bitartean Lizardik diseinaturiko Euskaltzaleak elkartearen

jomugak eta aktibitateak indar eragile handia izan zuten, Aitzolen gidaritzapean eratuz eta finkatuz

joan zen azpiegitura kultural eta literarioa sorreran .

207

208

Ibidem. Aipamen honek Orixek hainbat aldiz egindako baieztapena gogora arazten du, alegia zortziko nagusia oso

ahapaldi mota zurruna, luzea eta aspergarria zen oihartzuna dirudi . Ikus ORMAETXEA, N . ; "Oraindañoko

euskal neurtitzak" in Lenengo Euskal Egunetako Itzaldiak, IV, Bilbo, 1930 .

"Oraindaño egin diranetan, neurri berezia edo bakoitza dutenak irakurri-uste ditut eta ozta-ozta ageri da aukera

aundirik, zortziko aundia eta txikia lekutzen baditugu. Batez ere zortziko aundi lo-argarri ori, sartu zaigu

ezurretaraño, kantan euskaldunena baldin bada ere" . Nikolas Ormaetxea "Orixe' Idazlan Guztiak, Etor, 1991, III,

328 . or.

ZAITEGI, J. ; op . cit., 6 . or.

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!