26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.3 .1 .2. Azentugabeak sinalefan

Lizardiren lehen olerkietako sinalefa hauei oharturik, beste zenbaiten artean, badirudi bokale

lotura eragiten duten osagarririk arruntenak azentugabetzat edo enklitikotzat jo ditzakegun zenbait

.osagarri direla, hala nola, "eta" eta "ere" juntagailuak, bai eta, kasu berezi batzuetan, zenbait

euskalkitan azentugabeak diren "adjetibo posesiboak" ere, "nere, bere . . ."

Hauei dagokienez, gainera, idazteko tankeran edo ortografian bilakaera nabari da urteetan zehar,

eta Sabino Aranaren arauetara egokitu ahala, "eta" eta "ere" juntagailuak laburturik eta apostrofez

idazteko ohitura hedatu zen idazleen artean .

Esate baterako, sistema berria erabiltzen hasitako lehenengoen artean aipatu dugun Luis Jauregi

"Jautarkol"ek, 1928an argitaratu zuen Biozkadak liburuko "Aizkorri oinetan" deritzan olerkian :

Zure erraietan daude idatzirik Lekobide ta

Leloren egintza-otsak

zuk dakizkitzu Jaun Zuriaren guda-mutillen

birau, irrintzi ta aiotsak.

Zure begiak negar samiñez ikusi zuten

Zara'ren doillorkeria ;

t'Oñaz-Ganboen anai-arteko gorroto beltza

t'odol-ixurtze gorria .

(1927)

Olerki honetan ikus dezakegunez "eta" juntagailua bi eratara idaz zezakeen : aide batetik, lotura

zilegizkoa bazen "ta+aiotsak" delakoan bezala, osorik . Baina ez bazen zilegi "t'Oñaz" eta "t'odol"

delakoetan bezala, orduan apostrofea erabiltzea zilegi zen .

Lizardik berak ere Biotz Begietan liburuan argitaraturik dauden bi poemetan aipatu ditugun bi

juntagailu hauen idazkera apostrofatuaren adibideak aurki ditzakegu :

"t'ez eskeiñi bizitzak beazuna baizik"

(Ag 7)

"zu're il ote zera"

(EP 36)

Lizardiren eta Jautarkolen olerkietan sumatu dugun konstante honezaz gain, ordea, sistema

zaharretik berrirako aldaketan geratu ziren zantzu hauezaz gain, sistema zaharreko sistima

darabiltenen arrean bokale loturek ez dure arau finkorik, beharrezkoak badira egin egiten dira, ez

badira egoki neurria ongi egiteko, orduan ez egitea erabaki eta kito .

1 .3 .2 . Sistema zaharraren erabilera ezberdinak

Zehazki Lizardiren Euzko Mendian ikusi ahal izan ditugun ohitura metriko hauek Pizkunde aroan

ere bizirik zirauten, adibide gisa, elkarren arrean adin ezberdintasun handia duten lau idazle hauen

idazlanak aztertuko ditut : Emeterio Arrese, Satarka, Elzo Azpiazu eta Manuel Lekuona .

Sistema zaharra azaltzerakoan, bi ezaugarri nagusi aipatu ditut : aide batetik euskaraz ohizkoak ez

diren diptongoen bokale loturak egitea eta Sabino Aranaren arabera lotura egitea beharrezko

litzatekeenean lotura egiteke uztea, bigarrenik berriz, azentugabeen idazkeran aintzinako bolake

loturak egiturak egiten jarraitzen da, baina laburtzea komeni denean apostrofea erabiliz .

172

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!