26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eragin-bearra nedukan . Aurreneko irartokerrak neronek zuzendu eta bigarrenak Tolosara bialtzen

nizkion" 29 .

Puntu hau hainbesteko zehaztasunez azaltzean, aztergaitzat Lizardiren poemario osoa hautatzearen

arrazoia emanaz batera, erakusburu bat aurreratu nahi izan dut: Pizkunde aroko ingurumaria ongi

azterturik izateak eta olerkariei dagozkien dokumentuak ongi ezagutzeak eskain liezazkigukeen

erreferentzia ziurragoen garrantzia azpimarratu nahi izan dut, baita, ustez segurutzat jotzen diren

arazo testualei dagozkien arloetan ere . Esate baterako, Lizardiren poemen azterketeta egitean Biotz-

Begietan liburuaren lehen argitalpeneko itzulpenetan oinarritzeak ekarri izan dituzten ulerpen aldetiko

desbiderapenak eragotz zitezkeen .

Horregatik, metodologikoki bereziki azpimagarria deritzot lan honetan Lizardiren obra

poetikoaren argigarri izan daitezkeen oinarri dokumental guztiez baliatzeari, haren poetika teoriko

eta praktikoa Pizkundearen ingurumariaren argitan ezartzeko .

2 . AZTERLANAREN EGITURAKETA

2 .1 . LEHEN PARTEA: TESTUINGURUA

Azterketa formal hutsa egin ahal izateko azaldu dudan informazio gabeziaren eragozpena eta

arriskua sumatu nituelarik, neure aldetik lanari oinarria emateko asmoz hiru partetan bereizteko

erabakia hartu nuen : lehenik, arestian aipatu dudan Ibon Sarasolak "Lizardiren poemagintzaren aide

formalen estudio baterako" deritzan separatan, Lizardiz benetan zein gutxi dakigun azpimarratuz,

aholkatzen duena eginez :

"Sarrera gisa aurreratu ditugun hitz hauk dei bat izan nahi lukete idazleen berri emateaz arduratzen

direnentzat : euskal literatur kritikak, hitz-joko apain bat baino gehiago izango bada, idazleei buruzko

beste dato mueta bat behar du bere lana oinharritzeko . Eta Lizardiz eta haren garaiaz bil ditzakegu

oraindik aurren eskuko nahiko berri argigarri, olerkarien lagun eta adiskide hurbilik ez baita falta

oraindik gure artean" 30 .

Ibon Sarasolak ikusten duen datu gehiagoren bilketa premia honek eramanik, ekin nion 1984

urtean Lizardiren kazetari-lan guztien bilketa lanari . Lizardik 1926tik 1933ra bitartean egunkarietan

argitaraturiko artikulu guztien artean eginiko hautaketa lana den Itz-Lauz liburuxkan azterketan

ariturikoak aurkituko du, Lizardiren artikuluek zeri erantzuten dioten, zein gertakizuni edo

ospakizuni egokitzen zaizkion jakiteko jatorrizko testuetara jo beharra duela, hau da, garaiko euskal

mundu kultural eta literarioaren mintzabide nagusi izan ziren egunkariak aztertzera jo beharra duela .

Horrela bakarrik jaso daiteke Lizardiren idazlan literarioari dagokion ingurumari benetakoa,

gerra ondokoen oroimenak, nostalgiaren eta idealizazioaren ikutu ulergarri baina desitxuragarriaz

moldaturiko Aitzolen gizaldiaren benetako taxuera erre_ kuperatu beharra dugu azterketa serioari

ekingo badiogu .

Esan dezagun bada, gure azken helburua Lizardiren idazlanaren alderdi formalen azterketaz haren

obra hobeki irakurtzen saiatzea, eta bere mintzaira poetikoaren zenbait alderdi argitzea baldin bada

ere, alderdi formal horiek "informatu" zituen poetika zedarritzea, eta poetika hori eraiki zuenaren

29 ORME, "Lizardiren azken olerkiak", 94 . or.

30 SARASOLA, I . ; "Lizardiren poemagintzaren aide formalen estudio baterako", 974 . or.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!