26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ageri . Gaiari ongienik egokitzen zaion ahapaldia erabiltzean eta sarritan propio hartarako sortzean

erritmo egoki bar¡ heltzen dio eta eskura dituen baliapideez idarokitzen du maisutasunez.

Banan-banan aztertuko ditugu osagarri erritmiko hauek ondoko orrialdeetan, baina aidez aurretik

oharru beharko dugu Lizardik ez duela erritmo nabarmenegia sortzea bilatzen . Erritmo nabarien

zurruntasuna hautsi nahi du eta barietatea izango da neurri, ahapaldi, erritmo eta ahal duen elementuen

konbinaketaz bilatuko duen efektua; erritmo nabari eta "trotoia ", erritmo markatuegiak sortuko

lukeena ez du gogoko . Horregatik, ondoren aipatuko ditugun baliapide erritmikoak ez dira banaka

harturik ugaritasun eta garrantzia handiegikoak .

Guztiak batera harturik, ordea, olerkiaren "ereskitasunari ", musikalitateari erantsi dioten erritmo

guztiz zainduaz ohartu behar da, kasuan kasuan . Horixe da Lizardiren bertsoek bilatzen duten plazer

estetikoa, esanahia atxikitzetik datorkeen plazer intelektuala eragotziko ez duen eta belarriari

atseginen izango zaion olerkia egitea .

Hiru alorretan bereiziko dugu erritmoari buruzko azterketa : Lehenengo biak bertso-lerro

amaierako etenari dagozkio, errimak hots-berdintasunari, zangalatrauak, aldiz, berdintasun

sintaktikoaren hausketari . Hirugarrena aldiz, bertso-lerro, ahapaldi nahiz olerki barruko elementu

fonikoen hoskidetasunari dagokio .

1 .4 .3 . Errima

1 .4 .4 . Zangalatrauak

1 .4 .5 . Beste zenbait baliapide erritmiko

1 .4 .3 . Lizardiren errimari buruzko ideiak eta praktika

1.4.3 .0. Sarrera

Lizardi kokatzen den mende hasierako garai honetan bertsoak beti neurria eta errima behar

ditueneko printzipioa oso eztabidatua izan zen, aide batetik, bertso librearen edertasun zaila

azpimarratzen da, eta bestetik erritmoaren benetako poetikotasuna goraipatzen da errima baliapide

erritmiko gisa gutxiesten delarik .

Euskal Herrian ere joerak berdintsuak dira, arau metriko zehatzak eman zituen Sabin Arana-

Goirik bertso librea erabili zuen batipat, eta Euskal Herrian metrikaren arloan jakintsuenetarik zen

Orixek behin eta berriro azpimarratu zuen bertso idatzi eta errezitatuan neurkera eta errima ohizkoek

bere ustez zuten meritu eskasa.

Errima, definizioz fonema edo fonema multzoen errepikapenean oinarriturik dagoela esaten den

arren, hotsaren aldetik, fonetikaren aldetik bakarrik hartzea okerra litzateke, errimak hoskide diren

hitzen arteko harreman semantikoa ere aintzakotzat hartu behar bait du.

Roman Jacobsonek Lingüística y poética 4 9 deritzan hitzaldian bi errima mota bereizten ditu, bata

atzizki eratorleen edo deklinabide atzizkien bidez egiten direnak, hau da "homotelenton" deitzen

duena egiten dutenak, eta bestea, errimaren bidez batzen diren hitzak gramatika kategoria berekoak

ala ezberdinekoak diren .

Jacobsonek dioenez, errimari buruz bi hauek duren ikuskera ezberdina da, eta orokorrean errima

gramatikalaren aide ala ez, atzizkien bidez eginikoaren aide ala aurka egotean datza arazoa .

49 JACOBSON, R ; Lingüimca y poética, Cátedra, Madrid, 1981 .

1 86

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!