26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

dena ontzat emana gertatzen bait da, gainera, lau salbuespen horietan eta edozein bertsolarik beretzat

hartzen dituen baimen guztiak ere bai . . . Demagun Etxeparek honako bertso hau paratu zuela 'Bai

ederra eguzkiaren goizaldeko diztira!' ; Aranak txartzat emango zukeen bertso horrek bere legeekin

ongi ez datorren sinalefa -ae- nahitaezko bait luke, hamabost silabatakoa izateko . Baina hori bera

honela eman baligu 'Bai ederra euzkiaren goizaldeko diztira!!' orduan, ontzat .

Lege horiek direla bide, aide batetik irabazten dena bestetik galtzen da, eta dudarik gabe,

hizkuntza batetan garraintzi handiagokoa den aldetik gainera . Hauxe esan nahi dut : elisio-sinalefan

dena zilegi izatea txuliatu nahi da, baina hori erdiesteko ontzat ematen da hitzak osorik ez idaztea.

Eta zerk bortxatzen du hizkuntza gehiago : eguzkiaren idatzi eta nahiz lehen aipatu sinalefa -ae -,

nahiz -g- mututzea, nahiz -i- bokalerdi egitea aukeran uzteak (Hori ikerlariak finkatu beharko

luke poetaren bertsolan osoaren argitan) ala, nahi ta ez, horko sinalefa hori zilegi ez omen dela eta,

-g-ren mututzea bortxaz ezarri ez ezen, hori idatziz ere hala agertu beharrak? Hitz baten esateko

formalismo hutsean erortzeko arriskuan jartzen gara.

Zergatik ez, ordea, diogu guk, hitzak osorik idatzi eta inoizko ikerlariei utzi bere bertsogintzan

onartzen fonetika aldakuntzak aztertzea? Hartara gaurko ikerlariren batek esan beharko zukeen Arestik,

Etxeparek bezala, inoiz, bokale arteko -h- mutu egiten zuela eta berebat -g- hau Etxeparek ez

bezala eta Aranaren lehen salbuespenaren arabera . Ala hobe ote hitzak laburtzea nahiz luzatzea, hitz

batean aldatzea? Nik ez uste . Azterketa zailtzen du lasaikeria horrek? lioke Sarasolak. Azterketa

izango bada, zaila izan behar du beti, gutti ala asko" 35 .

Patxi Altunaren artikulu honetan Sabino Aranaren araudiari buruzko galdera edo arazo

interesgarri batzuen planteamendua egiten da, eta Pizkunde aroa baino lehenagoko eta ondorengoen

artean dagokeen ezberditasun batez ohartzera ere eraman gaitu.

Alde batetik, lizentzia edo salbuespenek hitzen forma aldatzeko arriskua dakartela aipatzen du,

eta guztiz bat etortzea baizik ez dago . Izan ere, Lízardiren olerkigintza bi puntu hauen arteko tirabiran

dabilela sumatzen bait da : aide batetik, hizkuntz eredu "berdindu" eta finko baten bila dabil,

Orixek dioen bezala hitzak "bere zaharrean" eta bere osotasunean erabili nahi dituelarik ; bestalde,

ordea, zenbait bertsotan neurria beteko badu, hitzen forma apur bat aldatzea beste aukerarik ez du

ikusten eta horretara jotzen du, Aranaren araudiak eskaintzen dizkion lizentziez baliatuz .

Nolanahi ere, Lizardiren olerkigintzan "lizentzia" edo salbuespenen erabilera, horixe besterik ez

da, salbuespen bat, ahalik eta gutxien erabiltzen duen irtenbide bat, eta aukera duenean txuliatu ere

egiten duena gainera. Esate baterako, Mendigaiña 1925ean argitaraturiko bertsioan "nabaitzen" hitza

laburturik erabili arren, Biotz-Begietan liburuko bertsioan "sumatzen" hitzaz ordezkatu zuen

dardarkari bakuna, bokale arteko -r-a isildu beharrik ez izateko .

Hala ere, Sabino Aranak hitzak idatziz ere laburtzeko joera hartu zuelarik, eta honek bera baino

lehenagoko eta ondorengo idazleek -Patxi Altunak Etxepare eta Aresti aipatzen ditu -, erabilitako

beste joera, alegia hitzak osorik idatzi eta neurtzerakoan behar diren aldaketa fonetikoak ikerlarien

azterketetan finkatzeko uztearen aurka jotzen zuen .

Pizkunde aroko idazleen praktika eta neurkera sistemen erabilera ezagutu ondoren, eta batipat

Sabino Aranaren idazlanek izan ohi zuten helburuari ohartuz, zera esan genezake Patxi Altunaren iritzi

hauei buruz: aide batetik Sabino Aranak, eta bestetik, Pizkunde aroan olerkigintzan nahiz

literaturaren inguruan zebiltzan ikerlariek euskal neurkerari maila jasoagoa ematea zuten helburutzat

argi eta garbi . Horregatik nahi zuten prezeptiba orokor baten araua, irakurtzeko arauak finkatzea

olerkarien artean .

Euskararen alorrean, ortografa finkatzen mende hasieran egin ziren ahalegin ugariak eta

arrakastatsuak honen lekuko egokiak izan daitezke . Euskal olerkigintzak nolakoa izan behar zuen

"eraikitzen" ari árela esan genezake eta horretarako, une hartan eskura zituzten ezagupenak eta biderik

ezagunenez baliatzea besterik ez zuten egin .

35 ALTUNA, P .; "Etxepare herri poeta" in Euskal Línguistika eta Literatura bide berriak, Deusto, Bilbo, 1981,

338 . or.

1 79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!