26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Tesi lan honen bigarren zatian, Lizardiren poetikari buruzko oinarrizko kontzeptuei buruz

dihardugunean zehatzago azalduko den arren 113, aurrera dezagun oraingo egokiera hau dela eta,

Lizardik baduela susmoa Lauaxetak aitorpen edo aldarrikapen horren azpian ezkutatu duena bere

buruari «olerkari" izena gehiegizkoa iritzita, bere burua gerizatu nahiez idatziriko oharra ez ote den .

Besteei haundi-maundiarena egiten saiatzen ari den susmoa sortuko zaien beldurrez edo . Lizardiren

ustez, mende hasierako euskal gizarteak ez bait du olerkariaren eta, orokorki, idazlearen zeregina

aintzakotzat hartzen .

Lauaxeta, gazteegia, berria da euskal letren munduan 193l ean liburu hau argitaratzean, 1930ean

Errenteriako Olerti Eguneko lehen saria jaso zuenean bezalako erasoak jasoko dituen susmoz,

abertzale gisa euskararen aide egindako edozerengatik estimagarritzat joko dutelakoan, aitzakia hori

eranstea otu zaio . Baita Lizardik egoki igarri ere, mundu literario autonomorik, hau da, literatur

egitura burujaberik ez dagoen euskal giroan bere burua nonbait gerizatu beharraren beharrez

abertzaletasunaren txapelapean izkutatzera eraman zuela .

Beraz, ene ustez, Juaristik aipatzen duen Lauaxetaren baieztapen honek ere bere ingurumari

testualean ezarritakoan guztiz bestelako zentzua hartzen du . Izan ere, Orixek 114 esaten duenez, Sabino

Aranaren ideia politikoek eragindako mogimenduak euskal hizkuntzaren eta literaturaren ingurura

erakarririkoak ugari izan ziren .

Bi idazleok ideia politikoek eraginik hurbildu ziren euskal hizkuntzara eta ideia horien eraginez

ekin zioten eginahalean euskaraz idazteari . Ez da harritzekoa, bada, idazleok berok beren zeregin

politiko, soziolinguistiko eta literarioen arteko harremana aitortzea .

Aitormen horrek hizkuntzaren egoeraz eta hizkuntza horren galera bideaz oharturik idaztera

eraman zituen ; aide horretatik, zeukaten formazio abertzaleak eta garaiko informazio

soziolinguistikoak, Etxahun edo Bilintx edo Oihenarte baino konszienteago bilakatu zituen, eta

idazle gisa zuten arduraren jakile, agian, pentsatu ohi dena baino konszientzia larriagoaz .

Bakoitzak bere erara bete zuen hizkuntzaren eta herriaren zortearekiko hartutako konpromezu

sendoa, horrek militantzia abertzalearen barruan besterik gabeko itzala eta ospea erakarri ez bazien

ere, Eusko Ikaskuntzaren bitartez Lizardik garaturiko ekintza kulturalaren bilakaerari buruzko atalean

ikusiko dugunez 115 .

2 .2 . EUSKO IKASKUNTZA : LIZARDIREN EKINTZA KULTURALAREN ESPARRU

ZABALA

2 .2 .1 . Eusko Ikaskuntza Euskal Pizkundearen testuinguruan

Ingurumari kulturalaz hitzegiterakoan, Lizardik ezagutu men Pizkunde mogimenduak izan zuen

jatorria eta bilakaera ongi zedarritzeak garrantzi berezia du, Lizardiren ekintza, politikoaz eta

literarioaz gain, kultura mailakoa ere izan bait zen, hiruen arteko barne koherentzia handiaz jokatu

zuelarik . Euskal Herriaren etorkizun politikoarekiko eta kultualarekiko konpromezuak jokamolde

literarioaren moldakuntzan eragin erabakigarria izan zuten, bigarren atalean frogatuko dugunez .

113

114

115

II . partean, ideia poetikoen azalpenari eskainirikoan, gizarteak idazleaz duen irudiaz diharduen 2. puncuan .

" Mintza gaitezen bizkor : dezagun bekoki . Azkueren Iztegi aundia sortu ez balitza, oraingo euskera bizte onek

bazuken zulorik aski . Ala ere, liburu eder bat zitckcn ori, balinba liburutegian alper egon bearra, erri-esnacze edo

politika-daldara gerta ezpalitza. Geroz, irugarren biribilkia Arana Goiri'rena bedi . . ." ORIXE ; "Euskal

literaturaren ame edo edesti laburra» in Euskal Esnalea, XVII, 1927, 246-252 or .

Ikus I. partea, 2 .2. puntua "Eusko Ikaskuntza : Lizardiren ekintza kulturalaren esparru zabala " .

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!