26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Jautarkolek eta Orixek beren olerkiak argitaratu zituzten Jesusen Biotzaren Deyan argitaratu zuen

Areitio'tar Peli josulagunak 1920an «Nire anaitxo Joseba Mirena'ri bere ziñitz-egun zoriontsuban"

olerkia (339-341 or) 28 , eta neurkera sistema aranazalearen eragina nabari du .

Beraz, josulagundian araudiaren erabiltzaile foko bat dago, 1917ko urtearen inguruko Jautarkol

eta Orixeren garaian hedatzen hasia . Lizardi, Labaien eta Aitzol jadanik adiskideak zirela

badakigunez datu biografikoei esker, harreman bat ere suposatu beharko da metrikari buruzko

aldaketari dagokionez, urte horretan bertan ekin bait zion Lizardik Euzko Deyan sistema berriari

lotzen zaizkion olerkiak argitaratzen .

1 .2.2.3. Euskaltzaleak elkartea sistema berriaren aldeko

Euskaltzaleak taldeak 1927an sortu eta 1930ean lehen Olerti sariketa antolatu bitartean Sabino

Aranaren araudíaren erabiltzaileen saila gero eta ugariagoa da . 1931 ean egin zen lehiaketarako

deialdian lehen aipamen zuzena .

Izan ere, 1931ko Olerti sariketan eskuhartzeko asmoa zuten olerkariei araudi hori erabil zezatela

eskatzen zitzaien espreski, arauak eta salbuespenak laburki azaltzen zitzaizkielarik aldi berean :

"Aolku bat olerkariei: neurtu-legeak bateratu naiez, guziei eskatzen dizutegu Arana Goirirenak

artzeko, zabalduen oiek baitabiltza.

Laburrean autxek dira : a-a, e-e, i-i, o-o, u-u, a,e,i,o,u egiteko, a-u, e-u, a-i, e-i, o-i, u-i, au, eu, ai,

ei, oi, au-u, eu-u

ditezke berezi .

et abar.Izki oien elkartera beti otsaldi bakarra, neurtu-aldi bakarra egitea da, eta ez

Gafiontzekoak ez dezakete elkar itstsi : adibidez, a-o beti a-o, ta ez ao, e-a berdin, eta abar." 29 .

Euskaltzaleak taldeak eragina izandako Pizkundearen hamarkada honetan euskal olerkigintzaren

metrikaren arloan zeudekeen joera ezberdinen artean uniformatzeko ahalegina sumatzen da,

horregatik, goi-mailetara jotzeko bidea ikusi zuten hedatuenik zegoen araudiari lotzea .

Olerkariek bere egin zituzten Arana-Goiriren jarrera prezeptistak metrikari zegokionean, beren

kultur proiekturako araudi ziur bat eskaintzen zielako euskal kulturaren egituraketaren zerbitzuan,

dena finkatzeke zegoen unean : ortografia, hizkuntz eredua, hizkuntzaren erabilera normatiboa,

erabilera arloak . . . eta guztia nazio baten egiturak eraikitzeko asmoak suturik zebiltzanen artean

izekirik .

Arautegia erabiltzerakoan eskatzen zuten batasun honek olerki idatziaren irakurketa "zuzena"

ziurtatzen zion irakurleari, inguruko beste edozein hizkuntzatako irakurleari hizkuntza horietan

finkaturiko sinalefa legeek sineresi eta dieresiaren ikurrek irakurketa zuzena ziurtatzen dioten era

berean . Lizardik 1931ko "Nuevos rumbos" artikuluan lege metrikoei buruz esaten duenak Aranaren

arauen erabilerari zegokionez olerkariek harturiko erabakiaren berri azaltzen du: diptongoen legeak

jarraitzen zituzten, eta arrazoia irakurleari bertsoak neurtzeko era ziurra eskaintzea zen :

28

29

"En la medida del verso hay, de cuando en cuando, transgresiones a la ley de diptongos que hemos

dado ya todos en seguir . Me refiero a la formulada por Sabino Arana-Goiri, que a mi juicio debe ser

obligatoria rigurosamente, por la razón que aquel preclaro tratadista expone, y porque aún con eso y

Lizardiren gutun pertsonalen artean Areitio'tar Pelik bidalirikori 1932-6-4ko erantzuna ezagutzen da. Gutun

horretan Biotz Begietan liburuarengatiko zorionak bidaltzeaz gain, beren lagun min den Aita Estefaniaren berri

ematen dio . Aldi berean, Orixe ere aspaldiko laguna duela eta hari ere bere goraintziak emateko eskatu zion . Ikus

59 . Dokumentua.

EUSKALTZALEAK; "Eusko olerti sariketa" in ElDla, 1931-2-22,16 . or .

1 69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!