26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

den ilargiaren irudiak intziso bidez sartu dira hauek. Hega-baldar lurrera-beharka doan txoriaren

hegadarenaz, eta aurrez aipaturiko bi intzisoekin batera, Lizardiren estilo ezaugarri

karakteristikoenetako bat bipilenik erakusten duen olerkietako bat bilakatzen da, ene ustez .

I) «Uda -suzko itsaso- baitut ibili

gerizpe atsegin bat nuela untzi .

ondoaz legorra yo dit emeki :

ondarreta bat du, soil eta gorri"

(OG 1-4, 165)

Ondar Gorri olerkiaren sarrera den ahapaldi honetan, lehen lerroan ageri den intziso honek Baso-

Itzal, urte giroen artean udari eskainiriko olerkiaren amaieran dagoen metafora bat jasotzeko egiten

du : "Uda gar zoragarri, suzko itxaso" (BI 67-68, 161) . Aurrerago ere udaren metafora errekurrentea,

haren ohizko epiteto finkoa bilakatzen duena gogoraziko du Ondar Gorri olerkiaren amaieran bertan

"uda urrezko itsaso bebilt urduria" (OG 72, 171) dioelarik .

Olerki honen bigarren ahapaldian ere badago intziso bat, koloreari dagokiona hau ere:

J) "(Itsasoak bai baitu, urrun-ertzean,

urre gorizko bide-goenean,

legor bat - odol-uts iñularrean-

Eguzkia nondik sar atsedenean . . .)"

(OG 5-9,165)

Bigarren atal honetako intzisoen ezaugarriak laburbilduz, irudiak, gaian aipaturiko zerbaiti

buruzko kolore, mogimendu, zapore edo bestelako zentzumenen bati dagokion zertzelada bat, batbateko

irudi batek sorturiko konparazio edo metafora, zuzenean ez aipatu arren, zerbait iradoki

egiten duen sintagma laburra (egoak ikara : beldurra, hauskortasuna, . . .) sarrerazteko erabiltzen

dituzte .

Ikusi dugunez, batzuetan erreferentzia bakána da inolako jarraipenik gabea, bestetan berriz

olerkiaren barruan oihartzuna bilatzen duen irudia da, aurrerago edo geroxeago gertatu edo agertuko

den zerbaiten iradokizun edo oroitzapen delarik . Hartu ditugun adibidei erreparatuz gero, intziso

bidez sarreraziriko konparazio, metafora, sugerentzia etabarrek indar berezia dute, ustegabeko gunean

kokatzen bait dira, esaldiaren aria hautsi egiten bait dute, argi edo kolore txinparta baten efektoa

bait dute dizdirarengatik ez ezik, laburtasunarengatik .

2.4.5.3. Irakurlearekiko f ntzio konatiboa duten esaldiak

Irakurleari eginiko iruzkinak edo obserbazioak, olerkariaren eta irakurlearen komunikazioaren

islada, bien sentimenduei eginiko deiak diren intzisoak ere baditugu : olerkariaren sentimenduak

harridura, damua, poza, etabar adierazten dira exldamazioen bidez, beste zenbaitetan ironiaz eginiko

komentarioek irakurleari zuzenduriko begi-keinuak bezalakoak dira.

Lehenik aipatuko ditudan hauetan, irakurleari eginiko deia esklamazio labur bat besterik ez da,

sentimendua adierazten du, enfatizatu egiten du ahapaldian esaten den zerbait . Zuzenki iristen da

olerkaria irakurlearengana, optimismoa, humorea edo ironia adierazten duten esklamazioen bidez:

A) "Sapailloan zuti

-gaurko gaugiro!-

Gogo-soiñetan duk

atsegin guri!"

(AGB 25-29, 225)

B) "An ageri duzu

3 1 3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!