26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2 .5 . ZENBAIT ONDORIO LIZARDIREN MORFOLOGIA ETA SINTAXI EGITUREI

BURUZ

2 .5 .1 . Morfologia lexikoa : espresibitate gaitasunaren adierazbide

Morfologiaren arloan eginiko azterketaren ondoriotzat esan daiteke hiztegiaren arloan Lizardiren

poetika edo ideia kontzeptistek izaniko gauzatze edo isladapen fidelak direla hitz-elkaketa eta

eratorketa .

Hitz-elkarketak batipat, kontzeptuak, prozesuak, irudiak sintetizatzeko gaitasun handiko

baliapidea eskuratzen dio Lizardiri, euskararen lexiko aldetiko garbizaletasunaren eta euskal

morfologiaren gaitasun zabalaren goraipamena egiten den garaian, iturri gisa, Azkueren Morfologia

eta irakurlegoaren belarri ohiturarekin kontatzen duelarik .

Hitz-elkartuek kontzeptu abstrakto berriak eta bat-batekoak adierazteko nahiz adjetibo berriak

sortzeko aukera eskaintzen diote, perifrasi zabaletara jo beharrik izan gabe .

Hitz-eratorketan ez da sumatzen hizkuntzaren ohizko moldea behartzen duenik, hizkuntzak

berezkoa duen joera areagotu intentsifikatu eta nahi duen helbururako egokitu egiten du .

Poetikoki garrantzi berezia dute hitz-elkarketen artean metafora baten plano erreala eta poetikoa

biltzen dituzten "erri-baratza" edo "bizitza-itxaso" bezalakoek . Izan ere, hitz-elkarketaren bide

morfologikoaz baliatzen bait da olerkiaren maila alegorikoa eta erreala modu guztiz

"ekonomikoan" elkartzeko .

Biotz-begietan liburuko olerkiek elkarren oihartzuna egiten dute zenbait metaforatan ; hala, batean

garaturiko metafora, hitz-elkarketaren bitartez epiteto bilakaturik aurki daiteke beste batean .

Euskaraz hitz-elkarketaren bide morfologikoaren irekitasunak eskeintzen duen askatasunak eta

irakurlegoak hitz berriak aurkitzeko duen ohiturak ez du bereziki zaila egiten Lizardiren

mintzairaren elaborazio-alderdi hau, nahiz eta, zenbaitetan, hartu duen morfologikoa ezaguna eta

gardena izan, lotzen dituen hitzek adierazi behar duten kontzeptua eta metaforaren zentzua bereziki

erraza ez izan, morfologiari buruzko atalean aipaturikoak bezala .

Hitz eratorketaren alorrean berretsi egin daiteke Lizardik morfologiaren alorrean eginiko

ahalegina : elaborazioa, hitz sorketarako prestakuntza eta prozedimentua guztiz xeheki egina dago .

Hala ere, zenbaitetan laburzaletasunak morfologikoki onartezinak diren zenbait atzizki laburtze

egin arazten dizkio (-Kunde>-kun esaterako 194 .

Lizardik baliapide morfologiko hauen bitartez zehaztasuna bilatzen du, esan nahi duena garbi eta

xehetasunez iristea irakurleari . Honetan zerikusi berezia du Orixek eginiko erdal itzulpenetan

aurkitzen ditugun hitz-baliokidetasunak .

Aipamen berezia merezi dute bestalde, Lizardik atzizki eratorlerik gabe egiten dituen lexema

hutsez osaturiko hitzen erabilerek. Atzizki eratorlerik gabe lexemari ematen dion balore orokorraz

hitz abstraktoak sortzen ditu : zabala (zabaldia), bakarte (bakartegi), antzalda (antzaldaketa), itxaro

(itxaropena), itzal (itzaltsu) . . . Atzizkia errendundantetzat jotzen du horietako zenbaitetan, bestela

ere erraz ulertzen bait da, bestetan berriz, euskaraz izen eta adjetiboen artean dagoen muga meheaz

baliatzen da kategoria batetik bestera atzizkirik gabe eta Izen sintagmetan emandako tokiaz

("erbeste itzalera") funtzioa adierazteko .

Lizardiren ezaugarri morfosintaktikorik ezagunenak : artikulu gabetzea, partizipio eta

infinitiboaren arteko ezberdintasuna neutralizatzea eta aditz sintetikoak erabiltzea garaiko nahiz gaur

194 Ez da Lizardi lehenengoa, ordea . Emeteri Arresek, Txindor (1928) : "oroitz-ausnarka ", "otoi-urriñez ", "txantxaniztuna"

( "Txantxangorria "), "oroitz-ernemin-ikara" ("Ñir-ñir") . . .

3 1 8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!