26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

"7 .garrena : Lenengo arau ortan sar ere daiteke muga-kentze, guzitaratze edo delako

"generalización" 139 .

Eratorketa atzizkirik gabeko lexemen zentzua orokorturik duten zenbait kasuren aipamena egin

dugu jadanik, -tasun, -kunde, -keta bezalako atzizkirik gabe, mugagabean erabiltzen dituen

zenbait lexemaren zentzu orokorraz : "gau latzaren urbil ", "otsaren zakarrez ", etabar 140 .

Zazpi hauek ditugu Orixek jasoriko arauak, mugagabearen erabilera egokia bideratzen duten

zazpi legeak. Lizardik ordea, muga zabalagoak onartzen ditu eta mugatzailearen erabilera askeago

egiten duela esan genezake . Edo agian esan beharko genuke Orixek oso bidenabarrez bakarrik

aipatzen duen arau baten zati diren erabilerak badituela Lizardik .

Hain zuzen ere, Orixek sintagma mugagabeak "izketa esaeratsuan (en estilo sentencioso) ere"

erabil daitezkeela esaten bait du . Hizkera esaeratsuan, izan ere, Lizardiren joera estetikoekin bat

egiten duen laburzaletasuna, trinkozaletasuna, hitz gutxitan pentsamendu konplexua biltzeko joera

bait da nagusi, elipsia izan ohi delarik teknikarik erabiliena .

Geroago ikusiko dugunez, bi ezaugarri horiek sintaxian esaera edo erran zaharren eran laburtzale

izatea eta elipsiaren erabilera Lizardiren mintzo elertitsuaren zutabeetako batzuk dira, izan ; eta

horregatik horiekin batera sintagma mugagabeak ere hizketa esaeratsuaren baliapideetako batzuk

direlarik, Lizardiren olerkietan ere aurkitzea ez da harrigarri .

Esate baterako, eta geroago sintaxiaren atalean zehat-mehatz aipatuko dugun egitura trinkozaleen

arteko batez adibide gisa baliatuz, ikusiko dugu, euskara kolokialean, egunerokoan eta mintzatuan

ezaguna den esamolde batez baliatu dela Lizardi "Sagar-lore" olerkian .

Hala, herrian bizi ez dena berriro herrian ikustean, edo ohituraz, mintzatzen dena bai baina

entzulea ibili ohi ez den leku batean ikustean, bere ohizko bizitoki edo lantokitik urrun ikustean,

erraza da bertakoak, zera esatea : "Zer, hemengo aldi ?" . Lizardik esaera horren moldeaz baliatzen da

"Sagar-Lore" olerkiaren bigarren ahapaldian :

"Gaur, otra agiri, tarteka, urdiña . . .

Sor zait barruan larrera-miña ;

ta, aspaldi ez-ta, mendi-aldi .

Bete ditzadan argiz begiok ;

eten zain-giar lotuegiok ;

bularra asetuz noan geldi .

(SL 6-12, 147)

"aldi" hitzak hemen "gokaldi" hitzean bezala, bolara, kapritxoa, bat bateko eta zio handirik

gabeko griña edo zaletasuna aipatzen du. Hauxe genuke Lizardiren olerkietan batzuetan sumatzen den

hizketa esaeratsuari sarrera emateko ahaleginaren lekuko xume bat, azterketa sakonagoa ere merezi

duena, ene ustez.

2.2.1 .3. LS mugagabeen erabilera poetikoaren jatorriaz eta funtzioaz

Lizardiren olerkietako izen sintagma mugagabeek garaikoen artean arreta berezia erakarri zuten,

hortxe dugu Artiz-en gutuna lekukotzat . Guda-ondoko aztertzaileen artean ere Pizkunde aroko

praktika honen jatortasunari buruzko ikertze-saioak izan dira, Lafitte, Sarasola, Altuna . . ., batipat

erabilera honen jatorri kulto ala herrikoia finkatzeko .

139 Ibidem, 16. or.

140 111 parte honen bigarren kapituluaren 1 .3 . puntuan azterturik daude kasu hauek .

26 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!