26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nola baituten oí

neskazar ezin-etsiak"

(BiL 15-20, 141)

Lapurtar klasikoek ohi zuten moduan Lizardik ere NOLA izenordainaz sarreraziriko erlatibozko

esaldiko aditzari bait aurrizkia eransten dio . Berez, balore konparatiboa duen esaldia da: "neskazahar

ezinetsiak ohi duten moduan/ bezala"ren kideko dugu, baina egituraren sailkapenari eutsiko

diogunez, antezedenterik gabeko erlatibozko/ konparatibo honek Agur olerkian aurkitzen dugun beste

konparatibo honen ahaide dirudi, biak ere lapurtar klasikoengandik ikasirikoaren lekuko direlarik :

B) "Elkar-ordaiñaren ezti berdiñaka

bein ta berriz uka maitasunak baitik,

t'ez eskein bizitzak beazuna baizik

(ala baita mikatz sagar bat elduka),

aldegiña aiz urrun, lagun biotz-bera

adi-mugaz aruntz-erbeste itzalera"

(Ag 5-10, 113)

1932ko Biotz-Begietan liburuan agerturiko bertsio hau 1930ko bertsioarekin alderatzea

interesgarria zaigu sintaxiari buruzko atal honetan . Erlatibozko esaldiaren sarrera izenordain

galdetzaile batez egina du, "ala"ren ordez, "nola" ageri da, eta Lizardik eginiko itzulpenean

"ofrendas de hiel cual pudiera una amarga manzana no madura" esaten da 189 .

Konparatiboak egiteko ez ezik, erabiltzen ditu Lizardik honela eginiko erlatibozkoak bestelako

ingurumarietan ere :

D) "(Itsasoak bai baitu, urrun-ertzean,

urre gorizko bide-goenean,

legor bat - odol-uts iñularrean-

Eguzkia nondik sar atsedenean . . ."

(OG 5-9, 365)

Kasu honetan, esaldi nagusian "ondokoa"ren funtzioa duen hitza "legor bat" genuke, intzisoak

banatzen ditu erlatibozkoa eta ondokoa, eta, horretaz gain, bait- aurrizkiaz eginiko erlatibozkoek

bezala, ondokoaren atzetik joan ahal izateko askatasuna du, aditzaren aspektu marka, -ohizkoa dela

pentsa genezakeena "sartzen den"- eta aditz laguntzaile osoa ere ezabaturik daude, bait- aurrizkia

edo -n atzizkia ere falta delarik .

Azken honen antzekoa da atal honetako adibideak osatzeko hautatu dugun beste hau :

E) "Gaztez aurreka

arako torre zaarra

zutik, baratza non buka»

(GE 54-56, 243)

"Baratza bukatzen den tokian" esan nahi duelarik erlatibozko esaldi honek aurrekoaren oso

antzeko ezaugarriak ditu, baina "ondokoa" behar lukeen "tokian" edo antzerako hitzik ez dugu esaldi

nagusian, beraz gaztelaniazko zenbait erlatibozkoen gisakoa da : "Donde termina la huerta, ante el

joven, la antigua torre, en pie . . ."

189 Ikus « Edizio Kritiko baterako" eranskinean Agur olerkia.

298

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!