26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarritan aurki daitezke Lizardiren artikuluetan idazlearen irudia eta zeregina prestigiatzera

zuzenduriko saioak, eta hau aide batetik bultzatzen ari den Pizkunde literarioaren ingurumarian

guztiz logikotzat jo badaiteke ere, berak olerkari izateagatik sumatzen duen gaitzespen edo iseka

giroari eman nahi dion erantzuna ere izan daiteke .

"Erdi bearra", "Olermen irakite", "El poeta", "El escritor euskérico" . . . artikuluetan zehar

olerkari izatea gaitz izkutagarritzat duten idazleen zoritxarraren lekukotza ugari aurkitzen dira .

"Tiénese del poeta gracias a las demasías de algunos sedicentes tales, un concepto desolador . En

vista de ello, nosotros deberíamos definir ahora lo que es un poeta . Mas como la definición es cosa

complicadísima y de laboriosa gestación, permítasenos no hacer del poeta sino una semblanza fácil y

de bulto, no del todo seria además, para que nadie vaya a creernos parte interesada en el asunto" 39 .

Beraz, gizarteak olerkariez duen irudi gaitzesgarri hori dela eta, olerkari direnak beren buruak

izkutatzera jotzen dute, inork antzeman ez diezaien . . .

Olerkari izatearen lotsaz, izkutagarritasunaz eginiko aipamenak ugariak dira . Esate baterako,

olerkari izatearen harrotasunarengatiko aldarrikapena dirudien "Erdi Bearra" artikuluan lotsa horren

adierazle gehienak "gaitz"arena, legenarenak dira:

"Olerkariok degu orain aldi, gorapenak jasotzen . Bazan ere garaia! Irutsu urte auetan kikilduta

bizi giñan, "Orixe"k eman baitzizkigun beñola ederrak . . . Izneurtuz idaztea txaldankeri agiria dala,

bertsoak beti dirala txar, beti mintzo aizun ; eta abarra .

Gauza ez, jarkitzeko, gizagaxo batzuk baigera; ta nik dakit nolako nekeak eramanik gauden, gure

neurtu-griñatxo au -zauri lotsagarri bat bai'litzan- izkuta eziñik! .

Gaur besterik da. Leen ergel ta arlote ainbat, gaur gizaguren, gizarteko bitxi etsirik gaitue" 40

Artikulu osoan zehar gaitzaren sinonimotzat edo inguru semantiko berekotzat jo genitzakeen -

"izurri", "miña", "zauria", "legena", "erdibear", "larri eta estu", "axkure", "barren-axkure", «erditze",

"elgorria", "otzikarak astindua", "sukar larri", "gaitz beldurgarri", "goragalea", "larritasuna, "izerdi

otzak", "estualdiak", "neke" . . . Beraz, orokorrean, idazle edo zehazki olerkari gisa Lizardik duen

sentsazio nagusiena lotsarena, enbarazuarena da . Isilpean eraman beharreko zaletasuna .

2 .1 .2 . Gizarte "lurgoia" eta olerkariaren idealismoa

Gizarte praktiko, "lurgoi"ak harrera hotza egiten dio idazleari. Idazleak bere burua

"nabarmentzeko" dituen beldurrek bi jatorri dituzte, lehengoa jende arruntaren irriak, eta bigarrena

goi-mailakoen ikasien begietan olerkari izena merezi izateko duin ez izatea .

2.1 .2.1 . Gizarte materialista

Lehenengoaz hitzegitean, jendeak olerkariekiko izaren duen erreakzioaz mintzatzean, olerkariek

jende arruntari farra eta iseka, errukia ere eragiten diotela esaten du .

39

40

41

"Ona zer ikusi zuan nere adiskide ark, parretxo lotsagabe bat ezpañetan zebilkiolarik : () Ura

begirakune errukiorra bota zidan! Nik nere burua enekin nolatan garbitu : bazirudidan lotsagarrikeri

batean atzeman nindula .

Adiskide ori eztet euskeltzale ; ezta ere aurkako ; beste zenbait bezela, euskeraz guk mintzo

elertitsu bat egin-nahiak eztu amorrarazten, errukiarazten baizik" 41 .

LIZARDI, X.; "El poeta" in ElDl4 1930-6-5, 2 . or. ; K-L 304. or.

LIZARDI, X. ; «Erdi-Bearra" in Euzkadi, 1930-5-8, 5 . or. ; K-L 299 . or.

Ibidem., K-L 301 . or.

98

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!