26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1917tik 192 la arte argitaratu zen aldizkari honetan eman zituen ezagutzera Jose Maria Agirrek bere

lehen olerkiak .

2.2.1 .2. Eusko Ikaskuntza Pizkundearen pespektiban

1918an koka daiteke euskal kulturaren Pizkunde mogimenduaren mugarririk nagusienetako bat .

Urte horretan ospatu zuen Eusko Ikaskuntza erakunde sortu berriak bere lehen Kongresua Oñatin .

Eusko Ikaskuntzak bildu zituen euskal kultur gizonen jakintza maila eta ospeari esker, eragin

erabakigarria izan zuen gerrararte iraun zuen euskal kultur mugimenduareen barruan .

Oñatiko Batzarrean Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren arloan harturiko erabakirik

garrantzitsuena Euskaltzaindia, euskal hizkuntzaren akademia sortzea izan zen, lau Aldundien

laguntzaz . Erakundetze hauekin batera bi aldizkari berri sortu ziren horietako bakoitzaren mintzabide

izateko . Alde batetik, Eusko Ikaskuntzaren Deia, eta bestetik, Euskaltzaindiaren Euskera aldizkaria,

1920tik aurrera guda bitartean argitaratu zena .

Esan dugunez, aztertzen dihardugun epe honetan dagoen aldizkari ugaritasunaren testuinguruan

Lizardik bereziki aranazalea den Euzko Deya aldizkarian egin zituen bere lehen argitalpenak 1917tik

1921a bitartean, eskola aranazalearen eragina guztiz nabaria delarik bere idazlanetan : ortografian,

lexikoan, nahiz abertzaletasunari buruzko kontzepzioetan : Lino Akesolok Karmel aldizkarian 1987an

epe horretako olerki guztiak berrargitaratzean esan zuenez, Bilboko Euzkeltzale Bazkunak

argitaratzen zuen aldizkari hau oso osorik euskaraz, eta beste zenbaiten artean Kirikiño, Eleizalde,

Aizkibel'dar Bingen, Arrugain, Elzo-Azpiazu, Sagarzazu, Tene, Larreko, Zinkunegi eta Domingo

Arruti "Mendi-Lauta » ren izenpeak ikus daitezke bertan 1916tik 1923 bitartean 116 .

192letik 1926ra arte Lizardiren idazlanak ez ziren ¡non argitaratu ; urte horietako data duten

poemak, edo gorderik geratu ziren argitaratzeke, edo 1927tik aurrera eman ziren ezagutzera Euzkadi

egunkarian, Yakintza aldizkarian, Argia astekarian eta El Día egunkarian .

2 .2 .2 . Lizardi Eusko Ikaskuntzaren bazkide

1928tik aurrera Lizardi Eusko Ikaskuntzaren elkartean bazkide gisa izendatua agertzen da, hain

zuzen ere Eusko Ikaskuntzaren Deia aldizkariak bere 37. zenbakian "socio de nlímero»tzat aipatzen du

Jose María Agirre 2020 zenbakiaz, eta aldizkariaren zenbaki horretan bertan Etarbek idatziriko

artikulu batean Lizardiren izena agertzen da "uda ikasaldiak" direlako ikastaroetan parte hartzaile

gisa :

"Norbaitek esan zuen Eusko Ikaskuntza zala alkartasun orri suemateko egikari bikaiñena . Eta

Eusko Ikaskuntzari gipuzkoar euskeltzale gazte eta zintzo Agirre, Artzeluz eta Bengoa jaunak aztertu

dituzte batasuna iritxitzeko arau batzuk . Ez utzik. Eusko Ikaskuntzak ez esan nai erakuste ori ondo

dagoen ala ez . Euskaltzaleak berak esan bearko dute au ; eta orretarako euskal bazkunai eta euskera

maite dutenai deitzen zaiote jun ditezela datorren uztaillan Donostira eta an, guztien artean,

aukeratuko da euskeraren aide biderik onena" 117 .

Jose María Agirreren izena sartua agertzen den gipuzkoar euskaltzale talde horren helburua

batasuna deituraz aipatzen den hori "Eusko Elazkona" deituriko elkarte bat sortzeko proposamenaz

aurkeztu zitzaion Eusko Ikaskuntzari ; hain zuzen ere, euskaraz une horretan argitaratzen ziren

116

117

Ziurrenik, "Mendi-Lauta ", Domingo Arruti adiskidea, izan zen Lizardi Euzko Deya aldizkarira erakarri zuena .

Hari zuzenduriko oharrak eta olerkiak daude Euzko Deyan argitaraturikoen artean . Bestalde, Eli Gallastegik

"Comunión" eta «Aberri"koen arteko bateratzeko elkarrizketetan aipatzen diren Gipuzkoako bi ordezkariak

Lizardi eta "Mendi-Lauta" izan ziren, hain zuzen ere .

ETARBE; "Uda ikasaldiak" in Eusko Ikaskuntzaren Deia, 37, 1928, 11 . or .

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!