26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Julio Urkixok Garibairen atsotitz hau azaltzen ari delarik, zera eransten du: Azkue advierte en

Euskelrale que ha oido decir. "Asiak egiña dirudi, egiñak urrea" (69-70 or.) .

Ondoren aipatzera goazen adibidea ia hitzez hitz oso ezaguna den atsotitz baten aldaera dirudi,

urrutiko paradisuetan gehiegizko konfidantzarik ez izateko aholkatzen digun esan-zuhurra : "Urrutiko

intxaurrak hamabost, bertara joan da bost" .

F) "Bidazti-begiek sarri

aidean baso ta iturri

bertarañokoan, ondarra gorri!"

(EB 47-49, 179)

Lizardiren idazlan poetikoetan nireak baino begi zoliagoek aipatuak baino adibide ugariago,

honelako esamolde eta esan-zuhurren tankerako esamolde gehiago nabarmendu ahal izango dituzte

ziurtasunez . Gaia agortzeko ametsik egin gabe, aurkeztu baizik egin ez dudalako ziurtasun osoz,

hizkera esaeratsu honezaz baliatuz Lizardik sortu asmo men mintzairan zolduriko mezu eta irudi

berrien eredu gisa merezi duen ahapaldi honezaz itxi nahi nuke atal hau :

G) "Ta asi zan biraka berriz,

il zaarrei oska, negarrez,

eriotzaren egarri . . .

bizitzaren ondar-aleak

larraiñean eultzen ari. . . "

(AZB 71-75, 191)

Lizardik modu gogoangarrian adierazi nahi du amonaren azken orduak direla, burua nahasirik

inor ezagutzen ez zuelarik, birrumeturik eta senideei lan ikaragarria ematen zielarik igarotako urte

horiek amaitzen ari direla . Denbora agortzen ari zaiola adierazteko modu metaforiko bat bilatu du:

larrainean aletzen ari den gariaren azken aleak, "ondar-aleak" modukoak dira amonaren azken egunak.

Erka dezagun orain, Asaba zaarren baratzan denbora igarotzearen inguruko metafora hau Aldakeri

olerkiaren azken bertsioan agertzen denarekin . Funtsean elementuak berberak ditugu : azken-orduak

aleak dira, norbaitek aletzen diharduen "galburu edo artaburu" batekoak :

H) "Aleak une diardu, nagiz, Aldiak

yalkitzen artaburua . . .

Agurea baita, dardar eskua,

logura, berriz, begiak . . ."

(Ald 109-112, 53) .

Biak irudi beraren adierazbide ditugu, bi irudiak kontatzen ari den narrazioaren une kritikoan

kokaturiko ahapaldi zatiak. Bizitzaren amaieraz ohartzearen larria azpimarratu nahi duen uneari

dagozkionak. Aldia, garia edo artoa aletzen ari den agure dardaratiarekiko metaforizaketaz gain,

metafora, irudia adierazteko modua da funtsean aldatzen dena, ene ustez, Aldakeritik, Asaba zaarren

baratz.a delakora.

Bigarren honetan irudiaren osagarri esentzialak bakarrik aipatzen dira, aletzailea nor den esan

gabe, Europako literaturan hain ezaguna den Aldia, Kronos agurearen irudiaz baliatzen da, aipatu

gabe utzi, eta sortzen ari den imaginaren maila erreala eta metaforikoa esaldi berean nahastuz :

"bizitzaren ondar-aleak . . . »

Teknika honek, hitz elkartuetan aipatua utzi dugun bizitza-itsaso, oroipen-txori, maite-ardo eta

itxaropen-kabi bezalakoekin du zerikusia. Metaforizatzeko modu estilizatuagoa ekeintzen dion aldi

berean, irudi estereopatuaz baliatzeko bidea eskeintzen dio, topikoaren desabantailak jasan beharrik

izan gabe .

2 9 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!