26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Narrazioan, eta aurreko ahapaldian agertu diren hurrenkera eta jarrera-modu berarekin agertzen

dira : txolarrea bizkorra eta bihurria erdi-burlaka mintzatzen zaio, lotu-gaberik dagoelarik haren

mahai beretik jan dezakeelako . Enarek, aldiz, errukarri irizten diote kabirik egin ezin duelako, ume

laztanez beterik" . Narrazioan aipatzen du etxearen sabaian kabia egina dutela enarek, eta hura

zainduaz eta begiratuaz egoten direla inguruetan . Aurrerago aldiz, eta Udazkena etortzean aldegin

behar dutenean ere, enarak bere kabiarekiko eta umeekiko harremanean aipatzen ditu : "Ai zeinen luze

zuen urreneko/ maitaldiaren beroa! . . .Ai zuen kabi goxoa / berriz beterik daneko! . . .

Ipuian aldiz, lotura hori ez dago hain azpimarraturik, eta umeen eta maitasunaren aipamena ez

dira olerkian bezain esplizitoak. Maitasuna ipuinean neskari eta txolarre gaisoari dagokion maitasun

historia minkatzera mugatzen da 1917.ko bertsioan, 1925 .koan aldiz, haurrak eta familiaren

berotasunezko maitasuna azpimarkatzen dira. Lizardiren ikuspuntua aldaturik dago .

Hirurek «Oi,zein maite dudan askatasuna" diote goraki . Hiru egaztiek protagonista den

txolarreari bere lotura, bakardadea eta egon-beharra oharterazten diote . Hiruen esklamazio horrek

lelo baten efekto erritmikoa du eta olerkia eraiki ahala narrazioaren aritik askatuz autonomia hartzen

hasten da poesía .

Sarrera zati honetako zazpigarren ahapaldiak txoriaren erantzuna jasotzen du, txorien esanek

zekarten erritmoa, leloa hausten du, motelagoa da, ziurra, tinkoa eta zatiaren ondorioa borobiltzen

du : txolarreak ez du askatasuna nahi .

(1917 ED)

"Ez da, noski, ulergaitz egiya ori, jabetzat neskatxo agitz polit eta zoragarri bat zuela dakiñarentzat.

Urre utsazkoa zirudien ille-zuena; begi aundi beltzak, argizai bera ere baño legunagoa musua, ta gorputz

osoa, azkenik, txit lirain eta doatsua .

Goizero joan oi-zan gotzontxo ori txoriyarengana, ta parre-zalapartazka arenganaturik, geretatartetan

bere biatzzurigorri ariñak sartu ta eskeintzen zizkiyon, txoriyak mokokatu zizazkiyon' :

(1929EE) (125BB)

leiora Leyora bat-batean, nor?

Eder-ametsik eziñena, aragituta!

Neskatxak: `Ega ", dio, ta

kaiola zabalduz: "maiteñoa, ator". . .

Aren begikun gozoa!

Burni-tartetik giltzape beltzean sartzen,

askatasun-egunaren

eztan urratzea ez dan bezalakoa . . .

Poetak orain artekoan lehen ahapaldian oinarrituriko paradoxa hura "lotuta, pozik, txoria"

garatzen du . Paradoxa horren handitasuna zertzeladen bitartez, askatasunaren ederra eta txoriaren

kaiolarekiko atxikitasuna hasieratik bukaeraino azpimarkatu duen kontraesan da.

Sarrera narratibo logiko batez egiten du paradoxa horren azalpena ipuiena : "Ez da noski,

ulergaitz egiya hori, jabetzat neskatxo agitz polit eta zoragarri . . ."

Olerkian ordea, olerkiaren lehen zatiaren tonoa paradoxa horren argibide emateko, sorpresa

adierazten duen galdera erretoriko baten bidez egiten du. "leiora bat-batean nor?" Bat-batekoak

ustegabea eta aldaera iragartzen eta gero neskatxa dela esan baino lehen, haren izaera paregabearen eta

paradoxaren argibidea bera dela iragartzen duen hiperbolea erabiltzen du : "eder-ametsik ezinena

4 58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!