26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gramatikariren baten irizpidetan oinarriturik, fonetikan errealitate den bokale lotura, jadanik

diptongoak onartutzat ematen duena hartu zuen arautzat.

Arana Goiriren prezeptiba berria Ibon Sarasolak 1916tik aurrera datatu duen "sistema

berria"aren erabileraren oinarri teorikoa da, baina "sistema zaharra" delakoaren ezaugarriak

aztertzean ikusiko da diptongoen legean oinarrituriko sinalefak soilik finkatu zituela dioen arren,

ohargarri da "sistema zaharra"ren lizentzia metrikoetako batzuk jaso zituela salbuespenak

formulatzean .

1 .2 .2 . Sabino Aranaren araudi metrikoaren erabilera

1 .2.2.1 . Araudiaren lehen erabiltzaileak

Sabino Aranak formulaturiko araudi metriko honen erabilera zenbaterainokoa izan zen jakitea da

orain arazoa, eta Pizkunde aroko idazleen artean suposatzen den bezain onartua izan al zen .

Araudia sortu zuena bera izan zen neurkera arau hauen lehen erabiltzaile, beraz, aide honetatik,

Sabino Arana beste euskal prezeptista ospetsua dugun Arnaut Oihenarteren antzerakoa dugu honi

dagokionez . Baina, zuberotarraren kasuan ez bezala, Arana-Goiriren araudi honek erabilpen zabala

izan zuen, berak sorturiko mogimendu kultural eta politikoaren jarraitzaileek haren obrar¡ eman

zioten suztapenaren ondorioz .

Ibon Sarasolak, jadanik aipatua dugun "Lizardiren poemagintzaren alderdi formalen estudio

baterako" delakoan, 1896an ezagutzera eman zen araudi honek lehen erabiltzaileak 1917 aidera izan

zituela dio, Nikolas Ormaetxea "Orixe" eta Luis Jauregi "Jautarkol " .

«Bide berritik lehen abiatu zena Orixe dateke . Hain zuzen, Orexako idazleak 1915-1920 urteetan

moldatu zuen lan poetikoan eraberritze formal horren aurren ezaugarria nabari da, aipatu dugun

neurtze-sistimarena prezeski . Horrela, adibidez "Igesi" poeman, argitara zen aurrena, "Jesus'en

Biotzaren Deya"-ren lehen zenbakiaren (1917, urtarrila) 22 orrialdean azaldu zena . ( . . .)

1917 urtean bertan argitaratzen du Jautarkolek bere lehen poema, "Maitasun indarrak ", era berrian

hau ere, "Euskal Erria" aldizkarian argitaratu zen 1917ko alearen lehenengo hiru-hilabeterokoan, 309

orrialdean .

Orixek eta Jautarkolek has¡ zuten sistema berria, mendearen bigarren hamarkadaren bukaeran

finkatu zen, olerkarien mogimendua "Euskaltzaleak" taldearen eraginpean bizkortu eta plazaratu

zenean hain zuzen" 21 .

Ibon Sarasolak bere azterketa lan honi "Gehigarria" izenaren pean erantsi zion ataltxoan eman

zuen aditzera "sistema berria" deritzana Sabino Aranaren neurkera araudia baizik ez zela . Beraz,

bertatik pentsa arazten digu ez dela erabat sinesgarri 1917an Orixe eta Jauregi izatea sistema honen

lehen erabiltzaileak .

Ibon Sarasolak berak dioen moduan, Orixe ez bait zen "prezezki aranazalea ", izan ere, Orixek,

Arana-Goiriren arau ortografikoak ez betetzeaz gain, behin eta berriro idatzi bait zuen R.M .

Azkuerekin batera Arana-Goiriren joera linguistikoen aurka . Bestalde, arrazoizkoa dirudi pentsatzea

Sabino Arana-Goirik sorturiko mogimendu kultural eta politikoaren eraginpeko idazleak izango

zirela 1986-1917 bitarteko epe horretan arau metriko horiek erabiltzeari ekingo ziotenak .

Mende hasierako aldizkarietan arakatuz, lau ditugu batipat beren orrialdeetan olerkiak

argitaratzeko ohitura zutenak : Jesusen Biotzaren deya, Euskal Erria, Euskal Esnalea eta Euzko Deya,

hedadura gutxiagoko beste zenbaiten artean.

21

SARASOIA, I. ; "Lizardiren poemagintzaren aide formalen estudio baterako", 958 . or.

1 66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!