26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.4.5.4. Korrelazzioak

Dámaso Alonsok Góngoraren plurimembrazio eta korrelazioez diharduelarik, esaten du

literatura europearrean Petrarcarekin hasten dela bertso bakar batean edo ahapaldi batean zenbait

nozio herrenkan aurkezteko zaletasuna 84 . Zaletasun hau batez ere, azken bertsoa amaitzeko modu

dotoretzat jotzen dela esaten du Errenazimentu garaian, eta Góngorarengan tresna guztiz baliosa dela :

84

85

86

" . . .ver a Dios, vestir luz, pisar estrellas"

" . . .larga paz, feliz cetro, invicta espada"

Dámaso Alonsok Góngorak erabiltzen dituen korrelazio bimembreen funtzioaz diharduelarik,

zangalatrauekin batera aztertu eta ahapaldiaren barruan mogimenduaren sentsazioa sortzen doten

elementutzat jotzen ditu :

"En general, sin embargo, se puede decir que los bimenbres producen con su contrabalanceo o

equilibrio un efecto serenador o aquietador ; los encabalgamientos abruptos, en cambio, suelen

conllevar una idea de movimiento, o de desazón y deseo, o de violencia" 85 .

Korrelazioak bi osagarri edo gehiagoz osaturik egon daitezkeela gogorazi ondoren, antzinateko

literaturetan ezagunak zirela gogora arazten du: indiar, greziar, erromatar, arabiar pertsiar,

probentzal nahiz italiarren artean ; Espainiara zalantzarik gabe azken hauen eraginez etorria dela

ziurtatzen duelarik .

Lizardiren olerkietan zenbait kasu aurki daitezke, ene ustez, zenbaitetan, bi elementuz bakarrik

osaturik eta bestetan berriz, enumerazio ugariagoz .

Azken ahapaldian bilduriko bi elementuen balantzaz bareturiko olerkiaren erritmoaren

adibidetzat, Dámaso Alonsok honako adibide hauek aipatzen ditu 86 :

gimiendo tristes y volando graves . . .

cíñalo bronce o múrelo dimante

lamiendo flores y argentando arenas . . .

a libar flores y a chupar cristales . . .

calzada abriles y vestida mayos . . .

Lizardiren olerkietan bi elementuz osaturiko korrelazioetan argiena Neskatx Urdin Yantzia

olerkiaren azken ahapaldia da :

"Maitetasun azia :

ene udaberria :

neskatz tankerakoa

eta urdiñez yantzia! . . ."

(NUY 82-84, 87)

Olerki honetan udaberriaren pertsonifikazioaren agerpenak oso-osorik ere Gongoraren

pertsonaiekiko kidetasunik badu ere, alderdi erritmikoei bakarrik loturik, olerki honetan sumatzen

diren gainerako osagarri bizigarrien baretzaile gisa jokatzen du amaierako bertso honek .

Efektu bera du Bizia lo olerkiaren azken ahapaldi laburrak . Naturak mail erdian ageri duen

berbizte zantzu txikien ahalegin urduria adierazi ondoren :

ALONSO, D. ; "la lengua poética de Góngora" in Obras Completas, V, 179 . or.

Ibidem, 181 . or.

Ibidem, 180 . or.

2 17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!