26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

keea, Argi egidazu, Egamin eta Arrats Gorri, nahiz eta Maitearen zati izatearen taxua baduten 1934ko

Umezurtz Olerkiak liburuan lehen aldiz argitaratu zen poema-hariari erreparatuz gero 16 .

Maitea poema amaigabea helduaroko idazlana zuen, inolaz ere, mintzairaren eta ezaugarri

poetikoen taxuak hala adierazten du, aide batetik, eta bestetik, olerkariaren ikuspuntua gaztaroko

"oroitza" gisakoa egitea izan zen .

Halere, poema hau osatzen aspaldidanik ari zela pentsatu behar da, ez zela azken hilabeteetako

zeregina soilik . Errenteriako Olerti Sariketara aurkeztu zuen Agur poemari ezarri zion azpitituluak

garbi adierazten du Agur ere 'Maitearen apurñoa" zela, hala esaten bait du Eusko Olerkiak 1930ko

bertsioan 17 .

"Tristezas de un jocoso sentimental' artikuluan, esate baterako, Ondaurtz abestiaren aipamena

egin zuen :

"Antes de terminar, yo tengo una penosa declaración que hacer, y es que amo a este pueblo con amor

semejante al que inspira la primera novia . . . Otro pecadillo tengo asímismo de confesar, y por cierto

que !me da una vergüenza! . . . se trata de que en locos esquemas poemáticos, que el sol, por fortuna para

el sol, nunca verá, he nombrado a este pueblo con el nombre de Ondaurtz, avaro de guardar para mí

solo el sabroso secreto de su nombre" 18 .

"Locos esquemas poemáticos" deritzen horiek dira urtetan zehar hausnartuz joandako

oroitzapenen moldaera poetikoa . Noiztik hasia zuen ez dago zehazterik, baina zenbait gai eta irudi

oso aspaldidanikoak direla esan behar da, esate baterako, Lizardik bere buruari "Gazte" ezizena

ematea lehen epeko olerkietan agertzen da jadanik .

Bestalde, Umezurtz Olerkiak bilduman agertzen ez den eta 1935ean Yakintza aldizkariak 13 .

alean argitaratu zuen azken poema bat Etxeko sagastia izenburua duena ere Maitearen apurñoetako bat

bide da, utzi zuen eskema poetikoaren VII . jalkiaren arian egiten den 'Tau aurtxoena" aipamenari

ohartuz gero 19 .

Hil ondoren argitaraturiko olerki hauen bertsio bakarra ezagutzen da eta bizi zelarik

argitaraturikoetan Maitea poema amaigabeaz egin zitezkeen ohar kritikoak aipaturik utziko

ditudanez, Erein argitaletxeak 1983an argitaraturiko Olerkiak edizioari atxekiko natzaio, azterketalan

honetan zehar eginiko aipamen guztietan .

2.2.1.4. Poema ezezagunen erreferentziak

Ezagunak diren horiez gain, beste batzuen erreferentzia soltea badugu . Manuel Lekuonak

Cincuenta años de nacionalismo vasco libururako Eugenio Ibartzabalek eginiko elkarrizketan jasoa

dago, Lizardik bere ezkontza gauaz eginiko poema erakutsi ziola Orixeri eta honek argitaratzeko

ausartegia irudituz atzera gordetzeko esan arren, Aitzolek argitaratu egin zuenekoa .

16

17

18

19

"El P. Lekuona, don Manuel, considera a Orixe otra cumbre, la de la poesia vasca en toda su

profundidad; pero, "por lo demás, el espíritu de serenidad de su poesía clásica, le llevaba a huir en su

obra de toda concesión a lo sexual ; era exageradamente escrupuloso en esta materia, y, precisamente,

una de las acaloradas disputas que tuvo con Aitzol fué motivada por este género . Lizardi, espíritu

delicado, consultó con Orixe la conveniencia o no de la publicación de un poemita que el zarauztarra,

Xabier Letek Olerkiak (Erein, 1983) liburuaren hitzaurrean Umezurtz Olerkiak liburuko olerkiak argitaratzeko

eran buruzko zalantza ugari izan dituztela adierazi zuen, eta azkenean "ziurtasun osorik ezean" Aitzolek bezala

ateratzea erabaki. Ikus "Aintzi-solasa ", 7-8 . or .

Ikus Eusko Olerkiak 1930, Euskaltzaleak, 1930, 52-55 . or.

LIZARDI ; "Tristezas de un jocoso sentimental" in Euzkadi, 1929-2-24, 1 . or . Azpimarrak gureak dira . Aidera

bedi 1934ko Umezurtz olerkiak liburuan argitaratu zuen Maltea poemaren hariaren amaieran dioenarekin :

"Ondaurtz, antziñako andregai artu-ez baten antzeko zait orain" (Olerkiak, 219 . or.)

LIZARDI, X.; Olerkiak, Erein, Donostia, 1983, 219 . or.

44 8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!