26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esaldi berorri helduz gero, sintaxi aldetiko beste "urruntze" edo aldentze ahalegin bat suma

dezakegu, hiperbatonaren bidez eginikoa eta ahapaldiaren betebeharrei ez ezik, musikalitatearen

zerbitzura dagoena, aldi berean irakurlearen adimenari eginiko engainu joko bat dena :

"Ai aren esku, laztankor igaz izana!

"Igaz laztankor izaniko aren eskua" esaldiaren ordena izango litzateke euskara arruntean

ohizkoena . Esaldiaren ordenar¡ eraginiko ordena aldaketak "esku" eta "laztankor" elkartzea dakar,

beraz, irakurleak neskatxaren eskua laztankor dela esatera doala espero du isilaldiaren ostean ordea,

ukapena dator . Eta "izan" aditzaren aurreko galdearen kokalekua "laztankor"i legokiokeen arren,

esananhi poetikoan "igaz"ek kentzen dio ukapenaren distantzia, handitasuna areagotuz .

Beraz, hiperbatonak esanahia zaildu egiten du, eta irakurlea pentsatzera beharturik dago

olerkiaren esanahia ulertu eta gozatuko badu, nolabait bere endeleguari eginiko erronka baten

modukoak dira aldaketa hauek eta jokoan sartzeko ahaleginik ez eginez gero jai dauka.

2.3.4.2. Mintzaira literario subjetibista da

Arkaismoaren erabilera, edo hiperbatonarenaz gain, Lizardiren olerkietan zeinuaren adierazi

aldaketaren aldetik jauzi handiagoak ere aurki daitezke, eta hauetan hiztegiek eta gramatikek

laguntzarik ez digute eskaintzen . Sentsibilitate artistikoa izatea eskatzen dute, edo Lizardiren

olerkien "eskuera" edo estiloa ezagutuz nolabaiteko "igarpena" egitea . Hortik dator, noski, Aitzolen

kritika : "euskera subjetivista, personalmente arbitrario con un valor en las palabras imágenes y frases

totalmente personal, que el lector no puede interpretar, ni adivinar sin grandes esfuerzos" 106 .

Honen adibidetzat Lizardik berak bere ausarkeria "gongorino"tzat aipaturiko "arto musker"

sintagma hautatu dugu, hots, Bultzi leiotik olerkian agertzen den moduan :

"Arto musker,

mendi, baserri zaarrak;

ale gorriz

abailduta sagarrak"

(BuL 5-8, 91 or.)

Lizardik "una poesía gongorina -una en que llamaba lagarto al maiz" aipatzen du "Gramáticas

euskéricas" 107 deituriko artikulu batean .

Olerki horretan izena den "musker" adjetibo gisa erabilirik dago, kolorea adierazteko,

gaztelaniaz ohizkoa den sinekdoke figura literarioa erabiliz, hots, "un vestido malva" edo "verde

limón" esatean egiten den aldaketa bera eraginez . Gehienetan, adjetibo bilakaturiko izenaren

kolorearengatiko erreferentzia egiten da . Lizardik Bultzi leiotik olerkian eginikoak beste olerki

batean ere badu oihartzunik, Baso Itzal delakoan ere kolorearengatiko lotura dute bi hitz hauek :

"Beroak zapalduta datza oro :

bizidun, landare, aitz eta soro.

Muskerra ta artoa dagotzu soilki

eguzki gorritan ezin izerdi ."

(BI, 23-26)

Kolorearen idarokizunak dira ahapaldi honen atzean daudenak, beroaren ondorioz zapalduta

daude, geldi gauza guztiak, muskerra eta artoa, aldiz, berde eta izerdirik gabe.

106 AITZOL; "Por la literatura cuskaldun" in Euzkadi, 1934-12-18 ; Idazlan Guztiak, VI, 127 . or.

107 LIZARDI, X. ; "Gramáticas euskéricas" in Euzkadi, 1930-11-2, 1 . or . ; K-L 319 . or.

1 24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!