26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1 .5 .2 . Lizardiren ahapaldi-motak

1.52.1 . Molde txikiak

Mendi gaiña deritzan olerkiaren lehenengo eta azken ahapaldiak neurri txikian eginak dira eta

laukoak dira: 7/6a 7/6a . Neskatx urdin yantzia deiturikoa ere bai, nahiz eta, bi bertsoz behineko

errima konstanterik ez duen olerki guzti horretan zehar . Euskal Pizkundea eta Izotz-ondoko Iguzki,

ordea, neurri txikian eginiko lau puntuko hizkoak dira . Baita Maitearen apurñoak olerki saileko

Maitale berriak olerkia ere . Hamairu silabatakoak dira bertso lerro guztiak, zazpigarrenaren ondoan

etena dutelarik, eta errima bi puntukakoa egiten duelarik .

Neurri txiki hau gogoko zuen Lizardik, berau da ugarienik erabili zuena . Batzuetan, arestian

aipatuak ditugun horietan, molde tradizionaltzat baliatuz, eta beste batzuetan aldiz, lerroetako

batzuk errepikatuz sorturiko sistema berrian . Esate baterako, Oia eta Mendi gaiña direlakoak 7/7/6a

7/7/6a pareatuak eginez sorturikoak dira.

Beste zenbaitetan, berriz, errepikatzen duena punturainoko egitura osoa da . Esate baterako,

Biotzean min dut olerkian 7/6/7/6a 7/617/6a egitura edo 7/6a - 716/7/6a erabiltzen ditu . Molde

tradizionaleko errima modua egin gabe utziz .

Hauek dira Biotz Begietan liburuko olerkietatik neurri honetan egin zituenak. Baina gaztaroko

olerkietan, eta baita helduaroko beste zenbait moldatzeko egitura honezaz beraz baliatu zen .

Esaterako, Nere maitiak ditu deituriko olerkian Neskatx urdin yantzian darabilen aldaki bera, hots

7/6a - 7/6a egitura duten pareatuak agertzen ditu ; bai eta Eixeko sagastia delakoan, helduaroan bere

etxekoei eskeiniriko olerkian . Kasu honetan ordea, Izotz ondoko eguzki eta Euskal Pizkundea eta

Egamin delakoetan bezala, ohizko bi puntutik laukora jotzen du . Aztu biyotz orrek eta Euzkera

Sarkundia, Gaztiaren otoia olerkiek, aldiz, Oia delakoak bezala, 7/7/7/6a 7/7/716a egitura dute .

Hauxe dugu, beraz Lizardik gehienik erabili zuen egitura, nahiz egitura jatorrean, nahiz aldatuan,

bi nahiz lau puntuz. Ahapaldi honen ezaugarriak zedarritzerakoan, Juan Mari Lekuonak "Lizardiren

eskema metrikoak eta puntuak" 93 artikuluan, eta bereziki, 7/6a -7/6a pareatua eta 7/7/7/6a-

7/7/7/6a egiturak dituen Mendi gaiña olerkiaz diharduelarik, zera azpimarratzen du:

"Errepikak lauko txikiaren neurkera du . Erritmo azkarra, flexibilitate handikoa, egitura bikoitza,

errimen arabera.

Barruko estrofek (7/7/716a), funtsean behintzat bi errima nagusi baizik ez dituzte nahiz-ta han eta

hemen, sistemarik gabe, hoskidetzak agertu bertso-lerro libreen artean . Binako erritmoa darama

pentsamenduak, estrofen bi zatien arabera . Silaben aldetik ahalbide zabalak ditu puntu batetik bestera :

27 silabako hemistikioa . Estrofak azkartasunean galtzen duena, aberastasunean irabaz dezake" 94 .

Ikusten da Lekuonak, estrofa honen azkartasuna eta flexibilitatea azpimarratzen dituela, bai eta

puntu bikoitzera murriztuz gero, erritmo bizitasunari eusteko erraztasuna . Lau puntukoa denean,

ordea, hots, Izotz-ondoko Iguzki olerkian aspergarriagoa bilakatzeko duen arriskua aipatzen du :

"Idazteko ahalbideak 13 silabakoak errimatik errimara, puntuak ugaritzeak dakarren bereizkuntza

guztiekin, batez ere monotoniaren arriskua, formen barrokismoa, etabar" 95 .

Beraz, Lekuonaren ustez, Lizardik egitura hau bere flexibilitate eta azkartasunagatik erabili bide

zuen, gaien arabera, erritmo bikoitza ezartzeko, eta puntuak bakanago direnean lasaitasuna ere

93

94

95

LEKUONA, J.M . ; «Lizardiren eskema metrikoak eta puntuak", 53-88 . or.

LEKUONA, J.M .; Ibidem, 60. or .

Ibidem, 83. or.

2 2 1

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!