26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gaztelaniaz ere hiperbaton kasu gehienek aditzari eragiten diote, euskaraz ere bai, eta horregatik,

ezagunenak eta ohizkoenak berak direlako, lehenik eurak eta geroago, bestelakoetara joko dut .

2.4.4.1. Aditz Laguntzaile eta Aditz Multzoaren arteko ordena aldatzeak

Baiezko esaldietan Laguntzailea aurreratzea eta tartean Izen Sintagma sujetoa ala objetoa sartzea

dira ohizkoenak:

A) "Begiaz dut! yo alperrik/ aren bidea" (NUY 75-77, 87 )

B) "azpian duk ikus' (ZE 29, 135)

D) "zitalak nai au eraixi" (ZE 46, 137)

E) " . . .uka maitasunak baitik. . .

t'ez eskein bizitzak beazuna baizik" (Ag 6-7, 113)

F) "Izadiari zizkiok kendu-alak ken" (ZE 37, 135)

G) "Leio zekenera dut nerekin narrez' (GM 32, 239)

H) "Emeki duk itxaroz/ pieu garai-larre (IOI 5-6, 199)

Ezezkoetan laguntzailea atzeratzea :

I) "iñorentzat onginaia besterik izan eztek

bizitza guztian txarkeri bat al duk ager?"

(ZE 14, 133)

J) "ta oartzen ezgera danik ernetua

arik eta biotz dan arte loratua"

(MB 33-34, 581)

Adibide gehienetan ikusten dugunez, Lizardik aditz laguntzailea aurreratzea da aldaketarik

arruntena baiezko esaldietan, aditz multzoa segidan dator gehienetan ; ezezko esaldietan berriz aditz

multzoa aurreratzea. Dena den eta aditz multzoa eta laguntzailearen arteko ohizko ordena haustea

galdegaia azpimarratzearen beharraren ondorio ez denez, ahozko mintzairan ohizkoa den ordenaren

haustura dakar, eta ondorioz zailtzea eta ulergaitzago bilakatzea .

Beste zenbaitetan, olerkiaren alderdi erritmikoak, etenaren hausturak beharturik egina dirudi

hiperbatonak :

K) "Elkar-ordaiñaren ezti berdiñaka

bein ta berriz uka maitasunak baitik,

t'ez eskein bizitzak beazuna baizik"

(Ag 5-8, 113)

Horrezaz, gain hemen ikusten ditugun zenbait adibidetan aditz multzoko partizipio burutuaren

ezaugarri diren -tu/-i amaierak ezabaturik ere ageri zaizkigu . Ordena aldaketa hauen arrazoia,

silaba kontaketaren zerbitzuan sinalefaren bat galeraztea izan bide da :

"min ori+izan dut samiña"

Bestetan, Aditz Multzoaren amaieraz errima egiteko asmoa :

L) "iñorentzat onginaia besterik izan eztek

bizitza guztian txarkeri bat al duk ager?

(ZE 14-15, 133)

305

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!