26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eguzkiaren dirdai beroak eta haizeak ere eragin bera izan beharko lukete, "Beste edozein

kayolapetutako txoririk gogo-mitiez erailtzeko ba-zan andik agertzen zen edertasuna " . Olerkian

aldiz, askatasun egarriaren sortzaile izan beharko luketen osagarri horiek, izen huts bilakaturik daude :

ez da zehazten non dauden, ipuian bezala, gertutasun eta urruntasun planoan, ordenaz aldaturik daude

gainera, adibidez, ipuinaren agerpen hurrenkera hauxe zen : ibar zabala, errekatxo argitsubak, saroi

gereitsubak, lore-zelai guztiz alaiak, mendi luze margo urdiñantzeko batez estaliyak . Osagarri

horiek: ibai, mendi, baso, zelai olerkiaren hurrenkeran agertzen dira efekto erritmikoarengatik

agertzen dira.

Osagarri berri bat ere erantsi du olerkian, ipuinean aipatzen ez duen matsondoa du itzalgarri

leioak . Mahats hostoek erortzean udazkenaren etorrera adieraziko dute, udazkenaren metaforetako

bat da, enarak joatea Biotzean min disten bezala, eta olerki honetan ere enarak dira urte-garaiaren

adierazlerik nagusienetakoak . Olerkiaren lehen zati honetan udaberriaren indarra nabari da .

Bigarren ahapaldiaren hirugarren bertsoan dago Lizardiren olerkigintzaren leit-motiv

konstanteenetako bat : eguzkiaren argitasuna . Bi modu ezberdinez aipatzen du eta horretan bilakaera

antzematen da, Aldakeriren bigarren bertsioan eguzkiarekiko lotura estuan dagoen hitzaz ordezkatua

dago jadanik. Hemendik aurrera konstante bat izango da Lizardiren olerkigintzan .

"Urtzian eguzki sutuba" deskripzio zuzena da, eguzki hitza bera aipatzen da eta sutuba dagoela

esaten da, olerkian aldiz, haren aipamena "udaren urrea" metaforaz aipatua dago . Giro eta ingurumari

horren kaiolako txoriari egin beharko liokeen eraginaz aipatzen du azkenik, hori bait da elementuzerrenda

hori aipatzearen funtzioa, alea txoriaren poztasunaren harrigarrikeria hareagotzea, 1925ko

olerkietatik aurrera ohizkoa den bezala, konklusioak esklamazio baten bitartez azaltzen ditu :

"bazun zerk aska-zaletu gaxoa!"

Lehenagoko 'lotuta, pozik, txoria:" delako paradoxa hura osatzera eta areagotzera baletor bezala

exklamazio bakar honetan biltzen du, edozeinen ustetan lotuta dagoen txori batek guzti hori ikusita

senti lezakeen askatu-nahia . Baina oraindik ez du arrazoia azalduko, gorde egingo du oraindik,

inguruan darabilzkion txoriekiko inbidiaz suspensea areagotzeko . Bi bertsioek ipuinekoak eta

olerkikoak ez dute alderik horretan, berdinak dira narratiboki honaino, nahiz eta ikusi dugunez,

olerkia askoz ere sintetikoagoa den eta izen selekzio taxuzkoa egina duen esanahiari eusteko eta

narrazioaren giarrari eusteko .

Alferriko deritzen esaldi osoak, adjetiboak, aditzak ezabatu ditu narraziotik olerkira . bestalde

lehen zati honetan gerora bi aldiz aipatuko den mahotsondoaren hostoaren ugaritasuna aipatzen du

lehen apunte gisa, udaren adierazgarri gisa, gero aldiz hostoa galtzean udazkena eta azkenik, txoriaren

beraren azken mogimendu zorabiatuak ere haizeak darabilen hosto horrekin asimilatuko dira . Beraz,

Lizardiren "eraiketa" poetikoan teknika bilakatuko denaren lehen zantzua ikus daiteke hemen,

poemaren zati klabeetan kokaturiko hitzak dira bilakera azpimarratzearen funtzioa izango dutenak,

eta kasu honetan bezala, naturaren bilakera naturalarekin identifikatuko du naturaren jokabideekin bat

etorri ez den txoriaren zortea .

(1917ED)

Askotan txolarre bizkor berritsuak leyoraño elduten ziran, geretan zegoen janariya eraso-asmuan ;

einar abeslari lirañak, berriz, aren aurretik oso poliki agur polit bat eginaz, egaka jolasten ziran„

leyoaren goi-aldeko baztertxo batian zeukaten kabiyari begiratu ta zainduaz. Baita ere illunabar-aldian

laister-laisterka ibilli oi-diran sorbeltz-talde oyulariak, euren ego beltz luzietaz leyo-ormak ukutzekozorian

. . . Etzan baña, gure txoritxua, danau ikusita ere, bere lagun zoridun ayenganatz beñere

naikeri izaten .

(1929EE) (1925BB)

45 6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!