26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

259

260

261

están esas élites vascas que sacamos a relucir cuando se trae a la miente la potencialidad de nuestro

pueblo? 259.

Salatzen dituen axolagabekeria, kultura maila eskasa eta euskaltzaleen arteko uste okerrek,

Aitzolek proposaturiko bide bera hobestera eraman zuten Gurbindo : hizkuntz eredua soiltzea

eskatzera eta gaien herrikoitasuna eta ulerterreztasuna areagotzera, gai erakargarriagoak erabili

daitezela proposatzera .

2.4.3.3. Proiektuaren, baliapideen eta hartzaileen arteko desoreka

Aitzolen kultur proiektuaren baitan aipatu ditugun bi epe hauetan olerkigintzaren funtzio

eragileari buruz zuen ideiak gaur egungo ikuspuntutik ikusirik mekanizistegiak dirudite literaturak

herri pizkundean bete lezakeen funtzioari buruz . Efikaziaren irizpideari lotuegi dago proiektua, eta

zalantzarik gabe, punturik harrigarrienetako bat epopeia nazionalaren gaian zehatz-mehatz ezagutzen

den bilakabideak garai hartako euskal giroaren ingurumarian bakarrik uler daiteke, hots, hizkuntzaren

galtzoriaren kontzientzia larriak jotako euskaltzaleen esparruan .

Manuel Lekuonak dioskun bezala, "obsesio" baten ondorio diruditen arren, eta efikazia horren

izenean Aitzolek baztertu eta gaitzetsi zuen Pizkunde aroko olerkigintza berrizalearen garrantziari

ohartuz gero, haren eragina kaltegarri izan bide zen 260

Aitzolek euskal literatura planifikatu, antolatu, bideratu eta nolabait kudeatu zitekeela uste

izatean, literaturari berari buruzko ikuspuntu batez ere artistikoa zuten hainbat idazleri min eman eta

kalte egin zion . Lizardiri kasurako, eta Orixe bezalako idazle independientearen haserrebidea eragin

zuen bere agindu nahia eta guztizko esku sendoarengatik.

Halere, literaturaren bilakabidear eta funtzioari buruzko usteetan urrunegi joana bazen ere,

eragile aparta izan zen, gainerakoan sakabanatuegia, indargabetuegia eta noragabetuegia zegoen euskal

literaturaren bideei zentzu bat ematean, betebehar bat ematean, eta batez ere, ahal izan zuen neurrian,

azpiegitura eskaini ziolarik .

Haren eragina garaiko olerkigintzan ez ezik, antzerkigintzan eta bertsolaritzaren joera berrietan

nabari daiteke, aparte utzirik jakina, kazetaritza, gizartegintza, eta ideien nahiz euskal kulturaren

ezagutaraztean izan zuen eragina 261 .

AGERRE, J ., "GURBINDO " ; Ibidem.

"Aitzol tenía como una obsesión por la poesía. De ella y los poetas esperaba un verdadero renacimiento cultural y

lingüístico" . . . LEKUONA, M . aipatua in UGALDE, M . "Biografía de Aitzol" in AITZOL; Idazlan Guztiak, 1,

81 . or.

Ikus 1935ean Aitzolek argitaraturiko « Balance literario 1934" artikuluari erantzunez, Latsurregi'tar Pelik

argitaraturiko "Aitzolen iritzi bat" (El Dia, 1935-1-20, 1 . or.) deritzan artikuluan dioena :

"Estuegiak gera nere ustez, elkarren buruak epaitzen ; erizpide bedarregikoak, Euskal Pizkunde au bide

zabaletik bearrean bidetxior batetik eraman nai izatean . Ez, Aiczol, ez . Len ere erantzun naian gelditu nintzaizun

Urretxuko Olerki idaztiaren aurre-itza irakurri nizunean . Ta oraingoa ikusi detanean, ezin izan diot neure

buruari eutsi .

Aurre-itz artan saritutako "Bost Lore" olerkiaz diarduzula auxe diozu :

"Baita oraindiño izan diran olerkariei ere irakaspen ederrik erakutsi lezaieke "Bost Lore" onetxek, alegia,

orain arteko ertilariak gaurdaiño taiutu ez duten erara eder-gaiak, antz-irudiak eta amtes-ereduak eusko kutsu

yatorraz asma ta sor lezaketela euskeldunen begiak ikusi eta beroien irudipenak aras¡ dituzten lege antzera, ta ez

atzerritar ertilariak erakutsi diguten erara ."

Beraz, ortik kanpora ez daiteke euskal kutsurik duen olerkirik egin? Oraindaiñoko olerkariak ez ote dituzte

"beste eraz" mila olerki eder sortu? Zuk dakarkizun credua ez ote geienez, abesteko edo dantzatzeko egiten

diranen eredu bakarrik? Euskal ederkera dena ote da era ori, ala euskal ederkeraren adar bat? Euskal irudi ta

oldozkunak soñeko orretaz bakarrik jantzi al diteke? Euskal kutsua eran ala mamiñÂan, gunean ote dago?

Neretzat zuk jarri dituzunak aiña euskal kutsu badute Lizardiren "Urte Giroak" eta Orixeren "Bil nadin

barnera". Len aitatutako idazlan ortan ere kriterio edo irizpide au darabilzu. Beraz, idazle denok errikoi

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!