26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Honelako figura literarioak irakurlearen sentsibilitateari eraginiko idarokizun ausartak dira,

Aitzolek esaten duenez, "un valor en las palabras personalmente arbitrario", hitzei irakurleak igarri

edo sumatu bakarrik egin ditzakeen hitz, irudi eta esaldiei balore pertsonala erantsiz .

Arkaismoez, hiperbatonez, sinekdokeez eta abarrez hizkuntzari eraginiko behartze-indarrek

estrainamentu efektu bat dute ondorioz . Irakurleari ohizko hizkuntzaren arloan ez dabilela oharterazi

nahi zaio, autonomoa den mintzaira literarioan mintzatzen ari zaizkio, artearena bakarrik den

errealitate batean dabilela soma arazten, eta olerkia bere sentimenduari zuzenduriko gezia ez ezik,

bere adimenari ere zuzentzen zaiola oharterazten diote formaren aldetiko bereiztasun hauek .

Azterketa metriko eta morfosintaktikoan zehazkiago zedarrituko ditugun poetika pertsonal

honen sustraiak, oso zabalki ez bada ere, sendo samarrik finkaturik aurki genitzake literaturari

buruzko Lizardiren artikuluetan, Aitzolek esaten duenez, "elaborados con criterios muy subjetivos"

baldin badaude ere .

Lizardiren kanon estetikoari zuzendurikotzat jo ditugun Aitzolen aipamenak gogoan hartzen

baditugu, kronologikoki Lizardik eraginiko mogimenduari dagozkio, haren idazlanari berari baino

gehiago . 1934ko Olerti Sariketan saritua izan zen Jokin Zaitegi eta haren antzeko beste zenbait

autore ditugu Aitzolen iritzien jomuga. Hipotesi honen zutabeak Jokin Zaitegiren gutun pertsonalak

ditugu . Alde batetik, Jokin Zaitegik 1932an Lizardiri bere olerkiak bidali eta iritzia eskatu ziola

badakigu, hark erantzun ziola ere bai bere hitz goragarriak eskertuz .

Jokin Zaitegi Lizardiren jarraitzaileetako bat zen . Saria irabazi zuen urtean Aitzoli bidali

zizkion Zaitegik bere olerkiak, iritzi eske . Eta gorago jasoa dugun iritzi berbera adierazi zion

honek.

" . . . tengo que hacerle un ruego : los que tenéis una sensibilidad particular, tenéis que tratar de bajar

el tono . . ." "No suelen querer leer nada. Hasta entre nosotros, nos cuesta leer los trabajos" . "Queremos

despertar en el pueblo la afición a la lectura, no tenemos otro camino" ."Y esto de verdad! Es

lamentable! Tenemos que tratar de llegar al nivel popular si queremos atraerlo a la lectura ." 108 .

Zaitegi eta Aitzolen arteko gutunetan garbiro isladaturik dago Aitzolen azken urtectako

irizpide gogortze eta jarrera kritikoa . Euskal literaturaren irizpide utilitarista gero eta gehiago

nabari zaio, irakurlego bila dabil, eta irakurlegoa ugaritzeak erakarriko lukeen indar linguistiko,

kultural eta politikoaren bila azken batean .

"Con el euskera que estamos produciendo, estamos hastiando a los lectores . Los libros no se

venden . Estamos haciendo una literatura artificial . No sabemos bajar a las entrañas del pueblo, y los

del pueblo huyen ; es de verdad lamentable lo que nos está ocurriendo . Cada vez se habla menos

euskera y se lee menos también" 109 .

Aitzolek olerkarien artean gailentzen den euskera subjetiboa, arbitrarioa, mintzaira poetiko

autonomoa eta ederresten duten "kanon" eredu guztiz pertsonal hori zorrozki kritikatzen duenean ez

da literaturaz ari, ez eta jeneroaz ere azken urteetan, irakurlego eskasiaz, salmenta kopuru farregarriez

-harako 300 aleen aipamen etengabea gogora bedi- eta, ondorioz, proiektu osoaren frakasoaz .

Jon Kortazarrek "Los debates . . ." deritzan artikuluan hitzez hitz hartzen ditu Aitzolen hitzak "No

debe haber poesía sin claridad ni transparencia" (1934-21-4) dioenean, edo "euskera subjetivista,

personalmente arbitrario . . ." aipatzen duenean . "La posición de Aitzol en los debates literarios de

preguerra" izeneko artikuluan ere, ideia berari jarraituz, zera aipatzen du ondoriotzat:

"En resumen, en nombre de la comprensión de la poesía, y en contra de la excesiva subjetividad

lírica, Aitzol, propondrá un acercamiento a las formas populares, que lleva como consecuencia un

108 Aitzolek Zaitegiri bidaliriko 1934-6-6ko gutuna in UGALDE, M . ; "Biografía de Aitzol" in AITZOL; Idazian

109

Guztiak, I, 64. or.

1934-12-31ko gutuna, Ibidem, 65 . or.

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!