26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

horietako Izen Sintagmak batez ere nor nork edo zerik gisakoak gailentzen direla, sarritan elkarri

aposizio gisa kateaturik.

Lizardik, ideia poetikoei buruzko atalean jaso dugunez, esana du ez dituela esaldi luze

korapilotsuak maite . Gongorazalea bada ere, sintaxiaren alderdi honetan guztiz barrokoaren aurkako

ageri da, Gongoraren metafora bera erabiliz ukatzen diolarik estetika horri inolako edertasunik :

elkarri geriza bikoteen gisan kateatzen zaizkion esaldi luze bihurri eta alanbikatuak ez ditu gogoko .

Dámaso Alonsok jasoa duenez 178 , Gongorak "las palabras se enredan como las cerezas" esanez

defendatzen da sintaxi nahasiegia duela esaten diotenez . Lizardik, aldiz, estetika horren aurkako

iritzia ematen du, konparaketa bera erabiliz :

"Llamamos división a la cualidad, casi diríamos consustancial a nuestro euskera, de repugnar la

formación de largos períodos semejantes a puñados de cerezas, en que las frases se ligan

obstinadamente las unas a las otras, dificultando la retención del total sentido" 179 .

Izan ere, Lizardik esaldi motz ebakia bait du atsegin: motz eta adierazkorra, bizia .

Hainbesteraino non, Biotz Begietan liburuaz diharduelarik, Eli Agirrek, Agarel deituriko kritikoak

Euzkerea aldizkarian "de ilación un tanto dura" dela esaten bait du 180 .

Lizardiren sintaxian segituan nabari da lokailuak kentzeko joera, esaldiak elkarri lotzen dituzten

konjuntzioak, bakanak dira, eta esaldien arteko oihartzuna egiteko balio duten deiktikoak ere behar

beharrezkoak baizik ez daude, gero ikusiko dugunez, horixe bera delarik Lizardiren joskeraren

zailtasun iturrietako bat.

Frogantza beharrik ez dutela iruditzen zaidan ohar orokor hauei, ordea, zenbait ezaugarri

konkretu elkartzen zaizkie, Lizardiren joskera zailduaz batera, guztiz nortasun handiko estiloa

eraikitzeko zerbitzen diotenak, eta aldi berean, aztertu ahala, haren estiloan nabarmenago egiten den

elaborazio eta hizkuntz azterketa neketsuaren ondorio dela frogatzen dutenak .

Lizardiren olerkien "azal gogorraz" hitzegin izan da metaforikoki belaunaldiz belaunaldi

Mitxelenaren irudia erabiliz. Lizardiren garaiko zenbait irizlek "artifizialtasuna" (Agarel) eta

"canon arbitrario de belleza" (Aitzol) deitu zutena hizkuntzaren elaborazio, prestaketa eta eraldaketa

baten fruitu da zalantzarik gabe, iritzi emaileen ikuspuntua gora-behera .

Alderdi honetatik, Lizardi Lizarraga edo Oihenarteren senide ageri zaigu, bizirik ezagutu zuen

eguneroko hizkera mintzatu nahiz idatzitik urrunduz, berak egokienatzat jotako irizpideen arabera

eraiki zuen mintzaira poetikoa sortu zuen .

Lizardiren "mintzo elertitsu"aren ezaugarri orokorrak azaldu ditugularik, jo dezagun orain gure

iritziz haren olerkigintzari zigilurik sakonena ezarri dioten eta, aldi berean, zailtasun eta iluntasun

kutsu gehiena eratxeki dioten zenbait puntu aztertzera .

Sintaxiaren ata¡ honetan honako puntu hauek aztertuko ditugu:

2 .4 .1 .- Egitura sintaktiko bereziki laburzaleak .

2 .4 .2 .- Hizketa esaeratsua: elipsia, yustaposizioa, adierazbide adierazko eta kolokialak.

2 .4 .3 .- Erlatibozko esaldiak .

2 .4 .4 .- Hiperbaton . Hitz-hurrenketa aldaketak .

2 .4 .5 .- Intzisoak edo esaldi etenak .

178 "Sin freno la actividad química de las palabras, las valencias que potencialmente pugnan dentro de los vocablos por

hallar otros elementos con que sociarse, encuentran ahora campo abierto a su actividad : "Las palabras se enredan

como las cerezas" .ALONSO, D .; "La lengua poética de Góngora" (1 parte), in Obras Completas, V, 181 . or.

179 '"Tormesko itsu-mutilla (I-II)" in Euzkadi, 1929-6-17 eta 29-7-26 ; K-L 236 or.

180 AGIRRE, E ., "AGAREL"; "De literatura vasca . Lizardi'tar Txabier" in Euzkerea, 1933-4-15, 320 . or .

2RR

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!