26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zuela urteetan zehar, esate baterako 1930 urtearen inguruan dataturikoak errima aldetik landuagoak

dira, gazte-aroan eginikoak baino . Ikus esate baterako, errima errazak edo atzizki edo morfema

berdinez eginikoak ehuneko 23 eta ehuneko 28,57koak direla 1917ko Jaun errukiorraeta

Oiadelakoetan. Zer esanik ez Euzko Deyaaldizkarian argitaratu zituen gaztaroko olerkietan hauexek'

direla errima modu ugarienak . Baina Lizardiren zeregin poetikoaren erpinetako bat dela esan

genezakeen Sagar-Loreolerkian esate baterako, errima kontsonantea da nagusi ehuneko 89an .

Beraz, laburtuz, Lizardiren errima arloko joerak bi ezaugarri nagusiren arabera zedarri genitzake :

1 .- Alde batetik ez du errimaren arloan hoskidetasun ugaria bilatzen eta gutxitan egiten ditu

errima parea baino ugariagoak .

2 .- Bestalde, eta bere obraren barruan eman zen bilakaera gogoan izanik, bere goien mailara

iritxi zenean, errima zailak zituen atsegin, errima ez kategorialak, nahiz eta horretarako gehinetan

errima kontsonanteak bilatzeari uko egin behar eta azken silabaren bokaleaz edo azken silaba osoaz

eginiko errimak askitzat jo .

Juan Mari Lekuonak bere azterketaren ondoriotzat dioskunez, Lizardik errima aldetiko hutsunean

"errimaz atzeragoko hoskidetzaz osatzen duela dirudi, "irizpide estetikoaren garrantzia errima onean

eta aliterazioan jartzen duela, bata bestearen osagarri" 68

Baina errimaz gainerako aliterazioa, anaforak errepikapenak, eta antzerako baliabideak

erritmoaren barruan aztertu ohi direnez, puntu horrezaz dihardugunerako utziko dugu errimaren

urritasuna osatzen duten elementu hauen nondik norakoa.

Hala ere, kontutan hartu beharrekoa dugu Juan Mari Lekuonak errima eta puntuar¡ buruz duen

irizpidearen ondorioz, aliterazioak harreman estua duela errimarekin .

Lekuonaren ustez, euskal metrikaren gorabehera hau erabat finkatu gabe dagoela aitortzen badu

ere, bi gauza ezberdin dira puntua eta errima . Errimak "batez ere letrekin du zerikusia, eta azken

letraz/ez egindako hoskidetza berdina emango luke aditzera, asko edo gutxi direla letra horiek ; eta

puntuak, letrekin ezezik, erritmoarekin ere badu zerikusi, adibidez, oinekoekin ; eta letrei

dagozkienetan, errimarena baino luzeagoko hoskidetza ere balekarkiguke, bai hoskidetza magikoa

deritzana, bai aliterazioz ematen zaiguna, gero ikusiko dugunez" 69 .

Irizpide hau hartuz gero, ez da harritzeko aliterazioak errimarekin batean aztertu izana . Guretzat

ordea, errima bera ere erritmoaren, modernistek erritmoaz duten kontzeptu modernuaren baitan

aztertzea egokiago da . Izan ere, neurriak, nahiz errimak nahiz erritmoak, hirurek osatzen dute

olerkiaren maila fonikoa eta elkarrekiko lotura estua dute .

1.4.3.5. Lizardi eta simbolisten errimari buruzko ideiak

Lizardik "Olermen irakite" deritzan artikuluan errima guztiz gauza eztabaidatua dela diosku .

Hala zen, izan, euskal literaturaren esparruan, Orixeren kritikaren ondorioz, eta literatura kultorako

metrika baten zernolakoak zedarritzeko ahaleginek tradiziorik aurkitu ez, ahozkoaren edo kantuaren

tradizioa hartu nahi ez, eta atzerriko garaikidea hartzea desegoki iritzita bait zebiltzan . Jadanik

aipatua dugu gorabehera honen luze-laburra, baina errima kinka larrian zegoen Lizardiren garaiko

Europako literaturan ere. Errima olerkigintzaren alderdirik erretorikoenatzat arbuiatzen zen .

68 LEKUONA, J.M . ; "Lizardiren eskcma metrikoak eta puntuak ", 87 . or .

69 LEKUONA, J.M.; Ibidem, 54. or .

1 9 8

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!