26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

arauei jarraituz zazpi silabatakoa ateratzen da, e+e eginez gero, beraz, aurreko beste bi olerkietan

sumatu ditugun "akats"en artean aipatu beharrekoa .

1925ean argitaratu zuen bertsioan ordea, akats hau zuzendua agertzen da :

"Zaurituta, gaxorik, 7

gazterik nekatuta, 7

listor-eztiz aseta 7

samiñez gogoa, 6

Ezti zeurea nai-det 7

ezti goitar-gozoa 7

ludiko loriena 7

ez bezelakoa 6

Lizardik esaldiaren ordena aldatuz galerazi du, 1919ko bertsioan nabaritzen zen akats hura :

"Zeure+eztiya nai det" 6

«Ezti zeurea nai det" 7

Beraz, zera ondoriozta daiteke zalantzarik gabe : Lizardi era konsziente batean lotzen zaio

"sistema berriari" 1918z geroztik, eta olerki horietako batzuetan, hiru guztira, nabaritzen ditugun

"akatsak" sistema berriari egokitzen ari zaion poeta hasi-berriaren ezintasunen lekuko baizik ez dira .

1 .3.3.2. Molde berriko salbuespenen erabilera

1925eko olerkietatik aurrera nabari dugun metrika alorreko perfekzio zaletasunean, bada beste

joera xume bat azpimarkatu beharrekoa : Lizardik Sabino Aranaren araudiak onartzen dituen lizentzia

metrikoak ahalik eta gutxien erabili nahi ditu .

Izan ere, hizkuntzaren hobetze, lapurteragotze eta eredu bakar bati lotzeko duen joera linguistiko

eta poetiko aitortuaren bidetik, Sabinok onartzen dituen hitz beraren ahoskera ezbedinak ez ditzake

onar, eta aide horretatik, Lizardiren baitan bi ideia hauen artean koordinazioa bilatzen ari dela

sumatzen da 1918tik 1930ra doan hobekuntza prozesuan .

Sabino Aranak bere arauen formulaketan onartzen dituen salbuespen edo "lizentziak" direlakoei

dagokienez, Lizardik 1918ko lehen olerkietan erabili zituen batzuk izkuta arazteko joera nabari zaio

hurrengo bertsioetan, arestian aipatu dugun hobetze ahalegin hori salbuespen horiei ere aplikatzen

dielarik .

Lizardik gehienik erabiltzen duen salbuespena bokale arrean hizkera mintzatuan erortzen diren

leherkari ozenak, (b,d,g) erortzen uztea da, horrela elkarren ondoan geratzen diren bokaleek diptongo

onargarria osatu ahal izan dezaten .

Esate baterako, Nire maitiak ditu deritzan 1918ko olerkian :

"Bañan zuk neretzako 7

eztezunez gero 6

beazuna ta ozpin-garratz-miña baño 7/6

nere malkuak-arren 7

ezpai-nazu maite . . . 6

negarra biarrian ein dezadan parre 7/6

Azken bertsoan ikusten den "egin>ein" aldaketa, beraz, silaba kontaketa ongi ateratzeko

lizentziaz baliatzen da .

Izarkitako sua 1919ko olerkian ere lizentzia bera darabil :

176

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!