26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskaltzaleak erakundeak Lizardiren gidaritzapean duen helburu edo xede nagusienetariko bat

euskara kultur mailan erabiliz prestijiatzea da . "Euskara andiki soñekoz" artikuluan, "andiki

soñekoz" dioenean, hau da, jende ikasiaren arrean ibiltzeko moduan jantzirik, etiketaz jantzirik ikusi

nahi du.

Lizardi eta Aitzoli berari ere gai garrantzitsua iruditzen zaiela erakusten duten froga ugari

ditugu haien artikuluetan, eta Euskaltzaleak erakundeak berak antolaturiko ekintza, erakunde eta

bileretako asko "andiki" edo jende ikasien arrean euskaltzaletasuna itsastera bideraturikoak dira 156 .

Lizardiren "Euskera andiki soñekoz" bi artikulu hauei erantzunez, Bonifacio Etxegaraik beste bat

argitaratu zuen "La labor de la Sociedad de Estudios Vascos" izenaz, bere lehengo argudioetan

bermatuz eta Aitzol ere irizkide duela adieraziz 157 .

2.3 .2.2. `Egitezko » euskaltzaletasuna

Lizardik "Elkar bidean" artikulua Etxegarai jaunarekin adiskidetu asmoz idatzi bazuen ere, eta

erabilitako adierazmodua ohi baino latzagoa izan zela aitortu zuen arren 158 . Lizardik bukatu ustean

idatziriko artikulu honi Bonifazio Etxegarairen beste hiruk jarraitu zioten : "Afianzamiento y

reconquista" 159 ; "La labor de la Sociedad de Estudios Vascos, en sus cursos de verano" 160 , eta

"Hagamos lo que sea posible" 161 .

Hiru horietan bigarrenak garrantzi berezia du, eta Lizardiren proposamenei erantzun zuzenena

ematera datorrena . «Euskaltzale praktikoak", edo «egitezko euskaltzaleak" ornen direnei buruzkoa

da istilua 162 .

Bonifacio Etxegarairen ustez, bereizkuntza garbia egin daiteke euskarari buruzko azterketa eta

ikerketa sakonak egiten diharduten eta egin dituztenen eta euskaren aldeko kanpainan dihardutenen

artean . Ez dute batzuk besteen zereginetan zertan sarturik, alegia, garbi adieraziz, Lizardi ez da

156

157

158

159

160

161

162

Ikus LEKUONA. M. in Deia 1984-11-29, UGALDE, M .ek aipatua in "Biografía de Aitzol" in AITZOL ; Idazlan

Guztiak, Erein, Donostia, 1987, I., 58-59 . or. "Para el sector intelectual de la provincia (Guipúzcoa) creó la

Sociedad « Eusko Pizkunde" en la Avenida (de Donostia), así como la revista de cierta altura cultural, intermedia

entre Euskalerriaren aide y RIEV, con el nombre de Yakintza" .

ETXEGARAI, B . ; «La labor de la Sociedad de Estudios Vascos" in El Día, 1930-10-9, 2. or . Etxegaraik aipatzen

duen Aitzolen irizpide honek ez dirudi egunkarietan agerturiko artikuluren batetik jasoa denik, berriki

argitaratu diren Aitzolen idazlan guztietan garai hartakoetan begiratuz ezin izan hait dut honi buruzko

aipamenik aurkitu . Bestalde, bileraren batean Lizardik berak erderaz mintzatzeko jokabide erreza nola hautatu

zuen gogora arazten dio, eta bera besteak ez bezelakoa ez dela oharterazten . "Elkar bidean" artikuluaz erantzun

zion orduan Lizardik eztabaida amaitu asmoz, aitortu egiten du bera ere epela izana dela :

"Alegia, arako cgi aren ingurukako izkerak, ez Etxegarai jaunak bakarrik, baizik-eta euskeltzale guztiok egin oiditugula,

"Lizardi" berbera "barne" dalarik . Alegia, batzarre baten erdera utsez aritzeko, tarteko erdaldunei, gero

o¡-czar¡, gaiaren zallari ta abarreri errua egotzi izan diegunean, ez oiek baña gure epelkeria, gure eroso-bera soilsoilki

ziran errudun." LIZARDI, X. ; "Elkar-bidean" in El Día, 1930-10-16, 5 or. ; K-L 283-287 . or.

"Bizkor-samarki zukutzen nau, ori bai, ta auts xee biurtzen Etxegarai jaun zoliak, ene koikoko Aitzol gabitzat

darabilkielarik . Baña, txautzeak txautze, ta zukutzeak zukutze dira, Aitzolek era nik berbera diotsagu . Ark

bigunki ta esku atseginez. Nik zakarki, erri xeeak bere arteko oi-duan izkeraz" . LIZARDI, X. ; "Elkar-bidean" in

El Día, 1930-10-16, 5 . or. ; K-L 283 . or.

ETXEGARAI, B; "Afianzamiento y reconquista" in El Día, 1930-10-23 .

ETXEGARAI, B; "La labor de la Sociedad de Estudios Vascos, en sus cursos de verano"in El Día, 1930-10-28, 2 . or .

ETXEGARAI, B ; "Hagamos lo que sea posible" in El Día, 1930-11-30, 2. or .

Etxegaraik salatzen duenez, udako ikastaro horietan erdaraz egin diren ikastaroetan parte hartze eskasa izan ornen

dute euskal kulturari dagozkion hitzaldiak izan aryen :

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!