26.08.2013 Views

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

Lizardiren poetika pizkundearen ingurumariaren argitan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

(Beste hainbatetan esaten du "Eguidazu baquia ")

"ni ari niz beqhatu" (1, 128)

"behar duguya conquista berri" (11,1) 127

Patxi Altunak, bada, sintagma mugagabeen erabileraren hasiera XVI . menderarte atzeratzeaz

gain, Sarasolak eman dion funtzioa ere zalantzan jartzen du, ez bait du uste mugatzailea kentzea

errima egiterakoan bakarrik gertatzen denik :

" . . .errimagatik balitz, poetak bere buruari ematen dion baimena dela eta aski barkagarri hait

litzateke, mundu guztiak dakienez, errimak gauza askotara bortxa bait dezake poeta, baita Etxepare

bera ere" 128

Errima gunetik kanpo eginiko mugatzaile ezabaketak ere aipatzen ditu Altunak Detxepareren

adibideen artean :

"miraculu vanagui ere, . . ." (13,22)

"bidegabec aritu nu bide ez nuyen leqhutic" (13,5)

"Gayz eghussi eztuyenak . . ." (13,54) 129 .

Etxepareren idazlanetan aurkituriko adibideez gain, Altunak Ziburuko Etxeberri eta Tarasen

zenbait adibide ere azaltzen ditu ; ondoren hipotesi bat aurreratzen du:

"Ez ote zen gero herri hizkeran gaur baino gehiago zabaldutako ohitura ?" 130 .

Beraz, Patxi Altunak ekarririko adibideek frogaturik uzten dute mugatzaile kentze edo

sintagmak mugagabetzeko errekurtsua aintzinakoa dela eta ez hogeigarren mendeko olerkarien

berezitasuna, eta ez dagoela, ondorioz, errima beharkizunetarako lizentzien artean bakarrik

aipatzerik .

Baina, aldi berean, esan genezake, ifarraldeko idazleetan aurkituriko adibideak direla

aurkezturiko guztiak eta Orixe eta Lizardi, hots, lapurteraren miresle sutsuak biak, izan zirela

erabilera horri olerkigintza berrira ekartzearen arduradunak .

Ibon Sarasolak mende honetan mugatzailerik gabeko Izen Sintagmak osatzeko joera honen

hasiera Orixeren 1930ko olerki batean kokatzen badu ere, 1930 baino lehenagoko beste zenbait

olerkariren lanetan ere topa daiteke . Esate baterako, Manuel Lekuonaren "Euskal-erriko

sinismena" 1 3 1 olerkian :

Eta

127 Ibidem, 330. or.

128 Ibidem, 330. or.

129 Ibidem. 331 . or.

130 Ibidem, 331 . or.

"Esan bai nola berexi zuben

jaunak erri au beretzat,

baita autatu izkuta-leku

Sinismen ederrarentzat :"

"Erakus ziyon Euskera ezti,

izkuntzetan ederrena,

lizunkerien itz lasai eta

zatarrik ez dakiena."

131 LEKUONA, M .; "Euskal-erriko sinesmena" in Euskal-Erria, 1144, 1916-1-15, 13-14 . or.

256

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!